Asteburuan kontsultaren aldeko sinadurak bilduko dituzte EAJ, EA eta EB-Aralarrek

Urola Kostako Hitza 2008ko urr. 17a, 19:10

Mahaia herriko plazan jarriko dute larunbatean eta igandean, 11:00etatik 13:00ak bitartean

Bildutako sinadurak Europara bideratuko dituzte

Azpeitian ere kontsultaren alde sinadurak bilduko dituzte EAJk, EAk eta EB-Aralarrek. Horretarako larunbatean (bihar) eta igandean (etzi) mahai bat jarriko dute herriko plazan, 11:00etatik 13:00etara bitartean. Gero, bildutako sinadurak Europara bideratuko dituzte. Hilaren 25ean erabakitzeko eskubidearen aldeko eta "kontsulta egiteko debekuari aurre egiteko" ekitaldi bateratu bat egingo dute Legutianon.

Azpeititik hara joateko autobusa antolatu dute, doan. Autobusa 09:00etan aterako da anbulatorio aurretik eta 13:00ak aldera itzuliko da. Autobuserako izena lehenbailehen ematea komeni dela aurreratu dute, aurrez aipatutako alderdietako kideren bati emanda edota honako zenbakietara deituta: 677 370145 (EAJ), 636 701153 (EA) eta 616 179229 (EB-Aralar).