Enparan kaleko edukiontziak itxita egongo dira hil honetan

Urola Kostako Hitza 2008ko urr. 17a, 11:10
Enparan kaleko edukiontziak itxita.(Nerea Uranga)

Etxe batzuen etxaurrea berritzen ari dira eta gutxienez hilabete beharko dute lanak bukatzeko

Udalak bi edukiontzi gris jarri ditu toki horretan bertan zaborra botatzeko

Enparan kalearen barreneko etxe batzuetan etxaurrea berritzen ari dira. Horregatik, hondakinen lur azpiko edukiontziak itxita egongo dira.

Auzokideek zaborra bota ahal izateko, Udalak bi edukiontzi gris jarriko ditu toki horretan bertan, baina plastikoa eta beira Perez Arregiko edota Juan XXIII.a auzoko edukiontzietan utzi beharko da lanek irauten duten artean.