Udalak inkesta egingo du herrian etxebizitza beharra ikertzeko

Urola Kostako Hitza | Gizartea
2008ko urr. 6a, 09:10

Alkatearen esanetan, azterketak Udalak egin beharko duen etxebizitza politika diseinatzeko balioko du

Zazpirehun etxebitzitzatara deituko dute inkesta egiteko

Iñaki Errazkin alkatea eta Aztikerreko Iñaki Iurrebaso ostiraleko prentsaurrekoan. (Nerea Uranga)  Argazki originala

Azpeitiko Udalak etxebizitza arazoaren inguruko inkesta egingo du herritarren artean, Aztiker Jendarte Ikerketaren bitartez. Aste honetan hasiko dira telefonoz etxeetara deitzen gai honetaz galdezka.

Iñaki Errazkin alkatearen esanetan, agintaldia hasi zutenetik etxebizitzaren arazoari heltzea ezinbestekotzat zuten, lehentasunezko arazoa delakoan baitaude. Orain abiatuko duten azterketaren bitartez, "herritarrek etxebizitzari dagokionez dituzten beharrak zuzenean jaso" nahi dituzte.

Inkesta, etxebizitzaren inguruko diagnosiaren atal bat gehiago izango dela azaldu du alkateak. Inkestetatik jasoko dituzten iritziak eta emaitzak, Udalarentzat etxebizitza politika egiteko "lagungarriak" izango dira: "Aurrera begira Udalak egin beharko duen etxebizitza politika diseinatzeko balioko dute", dio.

Zazpirehun inkesta

Aztiker Jendarte Ikerketako Iñaki Iurrebasoren esanetan, inkestaren helburu nagusia Azpeitiko etxebizitza premia aztertzea da.

Zazpirehun etxebizitzatara deituko dute inkesta egiteko. Datorren astean hasiko dira deiak egiten eta bi aste inguru beharko dituzte telefono dei guztiak egiteko. 10:00etatik 21:00etara bitartean deituko dute.

Zeini deitu erabakitzeko "zori sistemaren prozedura" erabili dute. "Herriko guneen eta auzoen arteko presentzia orekatua bilatu nahi izan dugu".

Herriko 700 etxebizitzatara deituta, 1.800-1.900 lagun ingururen informazioa jasoko dutela aurreikusi dute Aztikerrekoek.

Inkesta guztiak telefonoz egingo dituzte, bi hizkuntzatan: euskaraz eta gazteleraz. Elkarrizketa bakoitzak hamabi minutu inguruko iraupena izango du; "batzuetan denbora gehiago beharko da, etxebizitza premia adierazten dutenen kasuan, esaterako". Galdegaiak helburuekin lotutakoak direla azaldu du Iurrebasok: "Etxebizitza beharra asetzearen inguruan galdetuko da. Nola bizi diren, errentan edo jabetzan...". Etxebizitza premietaz jabetzeko asmoa ere badute. Batetik, familia guztiak etxebizitzaz aldatzeko premia duen kasuetan, etxea txikia gelditu zaielako edo beste arrazoi batzuengatik izan al den aztertuko dute. Eta, bestetik, lehengo etxebizitza eskuratzeko premia dutenen kasuak aztertuko dituzte; emanzipatzeko beharra al duten, edo bikotearekin edo lagunekin bizi nahi al duten.

Bestalde, inkestaren baitan eta Udalak eskatuta, herritarren iritzia ere jasoko dute; alegia, erakunde publikoek edota Udalak etxebizitzaren inguruan zer egin beharko lukeen galdetuko dute.

Azalpenak gutun bidez

Inkestak egingo direla adieraziz Udalak gutunak bidaliko ditu etxeetara eta, horietan adierazi bezala, norbaitek inkesta erantzuterik nahiko ez balu, horretarako eskubidea izango du. Dena den, galdeketan jasotako datuak eta iritziak anonimotasunean gordeko ditu Aztikerrek. "Udalari zenbakiak eta emaitzak zenbakietan adieraziko zaizkio. Anonimotasuna gordeko da".

Urriaren 22an, egindako inkestetako emaitzak jaso eta arazketa egiten hasiko dira Aztikerrekoak, emaitzak eta txostenak osatzeko. Inkesten emaitza guztiak azaroaren bukaerarako prest izango dituztela aurreikusten dute.

Bidali:  

Erantzunak

naikuedeu | 2008-10-06 : 11:10

Barkau eztator gaira, baino nunbaiten galdetzeatik. Noiz die eitekotan protekziyoko etxien bigarren zozketie? ta tasautakuena?

garola | 2008-10-06 : 18:10

neur naikuedeu-kin ados, udazkenare baiju aurrea, ta oaidik eztuebehin beineko listaike atea, jakin aleike noizko dien?? beanduo baie beanduo, bañe esan dezatela noizko izangoan zozketa ta pausuek.

nekane | 2008-10-06 : 22:10

Bazen garaia herritarron etxebizitza beharrak zein diren aztertzeko!!!
Konstruktoreen beharrak asetu izango ditugu honezkero... edo ez?

Igor | 2008-10-07 : 08:10

Lehen ere egin dira inkestak herritarren beharrak aztertzeko.
Bainan segun zer, nork, nola galdetu, halakoa izan ohi da erantzuna, beraz...
Gutxienez, lenoko emaitzak baliogarriak zergatik ez dituzten konsideratzen esan beharko lukete, bestela, beste urtebeteko aitzakia badu udalak ezer ez egiteko.

MAITE | 2008-10-07 : 08:10

A bai Igor? Eta noiz egin dituzte ba galdeketa horiek? Nik orain dela ia 5 urte erosi nuen etxebizitza bat eta garai hartan nahikoa kezkatuta ibili nintzen kontuarekin baina galdeketaren berri ez nuen izan! Noiz eta nola egin zituzten ba? Kuriositatea besterik ez da.
Dena den, egunerotu beharreko datu bat iruditzen zait. Ni ez nago orain 5 urte nengoen egoera berdinean adibidez.

jabi | 2008-10-07 : 11:10

Nere kasuan orain dela 9 urte erosi nuen nere etxea, oso momentu ona zen etxeak erosteko, Azpeitian 500 piso berri baino gehiago egiten ari ziren danak batera.
Eta prezioak ezin hobeagoak, Iberotarren plazan 13 eta 28 milloi tartean zeuden, Loiola bidean "azaunzan" 25 eta 35 milloi tartean zeuden, Harzubian 25 eta 35 milloi tartean zeuden.
Adibidez Iberotarren plazan ibaira begira 87 metro kuadrako etxea 21 milloi balio zuen, Harzubiako plaza berrian 134 metro kuadrako etxea eta a todo lujo egindakoa 31 milloi bakarriken balio zuen.
Oraingo egoera ez da oraingo alkatearen errua, ez da lehenago egon ziren errua, Euskalherri osoan dago arazo berdina.
Baina konstruktoreak konturatu behar dira lehenago planoak egiterako 500 etxe berri hoiek saldu ziren bezala, orain loiolako abenidan egiten ari diren etxe hoiek auskalo noiz salduko dituzten.
Gaztelaniaz esaten den bezala "La avaricia rompe el saco"

nekane | 2008-10-07 : 22:10

IGOR,
Noiz, non eta zeinek egin ditu bada, diozun inkesta horiek herritarren etxebizitza beharrak aztertzeko?
Urte gehiegitxotan jasan dugu konstruktoreen beharretara diseinatutako etxebizitza politika. Gutxi batzuk aberastu diren bitartean beste batzuek etxebizitza izateko eskubiderik gabe gelditu dira. Nahikoa da!!!

antton | 2008-10-08 : 09:10

Jaso dut etxean gutuna, inkestarako aukeratua izan naitekeela esanez. Oso ondo deritzot inkesta egiteari eta etxebizitzen premiaren gaineko azterketa egiteari. Beharrezkoa da.
Baina, ez ote da berandutxo? Inkesta egitea baino inkestaren emaitzen araberako politika martxan jartzea da garrantzitsuena eta, martxa honetan, legegintzaldia bukatuko zaie ANVkoei ezer diseinatu eta martxan jartzerako. Hauteskunde programan hori aginduta zutela kontuan hartuta, ezin al zen inkesta-azterketa hau lehenago egin?

Haizeaburuan | 2008-10-08 : 10:10

Nire galdera tonto xamarra suerta daiteke, baina honako hau da: inkesta hori egingo denaren informazioa nire aitari iritsi zaio. Beraz, inkesta berari egingo liokete egitekotan? Nire aitak badu etxebizitza, ni naiz ez duena... Etxebizitza dutenei egin behar badiote inkesta ez dut uste gaur egungo egoera azalduko duenik inkesta horrek.

jabi | 2008-10-08 : 13:10

Orain liberatuta dagoen EAko konzejalak hauteskunde kanpainean esandakoa:
500 etxe berri eraikiko dugu.
eta gero letra haundiekin esaten zuten:
GURE HITZA BETETZEN DUGU
Nahiko nuke hire hitza betetzie lortzen badek, baino mirari bat ez badek egoten fantasma hutsa bezela geratuko haiz.

garola | 2008-10-08 : 19:10

Ni Jabirekin erabat ados. Zeren iruditzen baitzait EA-k auteskunde pograman esandakoa eta egiten ari dena oso ezberdinak direla, bai beintzat etxebizitza alorrean. Propaganda bai egin, baña orain ze??Inkestak eta horrelakoak defenditu, etxeak noiz egingo diren(babes ofizialekoak)aztarranik gabe.

joxemari | 2008-10-08 : 22:10

Arrazoia daukak "haizeaburuan" eta hire galdera ez dek hain tontua, hemen nere iritzia:
1.- Udaletxeak de sobra daki zenbat gazte nahi duten lehenengo etxea erosi, zenbat irabazten duten urte osoan, gazte hoiek denak apuntaute daude VPO eta tasauen sorteoetan parte hartzeko.
2.- Orduan zertako da inkesta hau, bah noski jakiteko zenbat pertsona nahi duten bigarrengo etxe bat erosi, edo berea saldu eta hobeago bat erosi.
3.- Inkesta hau interesatzen du momentu honetan loiolako abenidan etxeak egiten ari direnei, edo abenida bertan bestaldean egiteko amorratzen daudenai.

xarkai | 2008-10-09 : 16:10

Joxemairi
Zure ustetan etxea erosi nahi duten gazte danak apuntatuak daude zozketetan.Hasteko, errespetu falta baldintza horiek betetze ez dituen gaztearentzat.
Eta etxe bat erostea nahi ez duenak zer??? Ez al dugu jakin beharko herritarraren beharrak eta nahiak zein diren??

garola | 2008-10-09 : 19:10

aizeaburuan eta joxemarirekin bat egiñez, arrazoi ematen diet puntu ortan. Zeren gaur deitu dute gure etxera eta neu bakarrik nenegoenez telefonoa artu dut.
Inkesta egiteko deitzen dutela eta bla bla bla. Nik prest nagoela eantzun, baña galdetu ditatenean etxe jabea al naizen, ba ezetz gurasoekin bizi naizela eta etxe hau beraiena dela. Ba hori entzunda esan ezdidate ba inkesta niri ez didatela egingo!!!
Baizik eta gurasoetako bat ear dutela???
Beraz nire galdera: Etebizitza dutenei zertan egin??
Edota ez dutenei zergatik ez???
Etzait oso logikoa eta baliagarria iruditzen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu