Teknifikazio eskolen inguruko bilera deitu du gaurko Iraurgi SBk

Urola Kostako Hitza | Kirolak
2008ko ira. 30a, 08:09

Saskibaloi elkarteak urriaren 5ean jarriko ditu martxan haurrei zuzendutako saskibaloiko eskolak

Gaurko bileran eskolaren egutegiaz eta inguruko herrietan martxan jarritako ekimenetaz hitz egingo dute

Iraurgi Saskibaloi Elkarteak saskibaloiko teknifikazio eskolen inguruan informatzeko batzarra deitu du gaur, 19:30ean, Betharramdarretako aretoan.

Urriaren 5ean jarriko dute berriro saskibaloiko teknifikazio eskola martxan. Eskolan, 1997. urtetik 2000. urtera bitartean jaiotako neska-mutilek parte hartzen dute; hau da Lehen Hezkuntzako 3. maila eta 6. maila artekoek. Gaurko deitu duten batzarrean, besteak beste, eskolaren egutegiaz eta beste herrietan (Azkoitia eta Zestoa) martxan jarri dituzten ekimenetaz jardungo dute.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu