Madinabeitia bigarrena izan da Beasaingo txirrindulari proban

Uztarria.eus | Kirolak
2008ko ira. 23a, 10:09

Taldeko gainontzekoan artean azkarrenak Mikel Elorza eta Ion Iriarte izan zire

Taldekako lehen postua Lan Mobel taldeak eskuratu zuen

Gorka Olaizola, Mikel Madinabeitia eta Iñaki Bengoetxea podiumean.  Argazki originala

Mikel Madinabeitia Lan Mobel taldeko txirrindulariak bigarren postuan amaitu zuen pasa den larunbatean Beasaingo txirrindulari proban. Anton taldeko Gorka Olaizola izan zen garailea eta Andoaingo Iñaki Bengoetxea, berriz, hirugarrena. Lan Mobel taldeko gainontzekoen artean azkarrenak Mikel Elorza eta Ion Iriarte izan ziren. Elorzak zazpigarren postua lortu zuen eta Iriartek zortzigarrena. Taldekako lehen postua, beste behin, Lan Mobel taldeak eskuratu zuen.

Beasaingo txirrindulari proban 85 kilometro egin behar izan zituzten eta bataz besteko abiadura 38,89 kilometro ordukoa izan zen.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu