Jorge Elorduiren irakaspenak

urola kostako hitza 2008ko ira. 19a, 11:09

Saskibaloi entrenatzaileak hitzaldia eman du Iraurgik antolatutako ekitaldian

Bertan 50 saskibaloi entrenatzailek hartu dute parte

Iraurgi Saskibaloi Elkarteak antolatuta, 50 saskibaloiko entrenatzaile inguruk parte hartu zuten herenegun (asteazkena) arratsaldean Jorge Elordui saskibaloi entrenatzaileak Ikasberri Azpeitiko Ikastolaren kiroldegian emandako hitzaldian.

Elordui Iraurgiko lehen taldea (EBA Ligako Lan Mobel ISB) entrenatzen ibili zen, Lolo Encinasek utzi eta gero.