Pako Aristik liburu berria kaleratu du

Urola Kostako Hitza 2008ko ira. 11a, 11:09

Aristik idatzitako liburu berriaren izenburua Ez zait irakurtzea gustatzen, eta zer? da

Jokin Mitxelenaren marrazkiekin osatu du liburua

Elkar argitaletxeak lau liburu aurkeztu zituen atzo (asteazkena), Donostian. Eta zer? bildumaren baitan, Ez zait irakurtzea gustatzen, eta zer? liburua idatzi du Pako Aristi urrestildar idazleak, Jokin Mitxelenaren marrazkiekin osatuta.

Liburuan kontatzen denez, "Nemesiori ez zaio gustatzen irakurtzea eta andereƱoak beti esaten dio zerbait irakurri behar duela. Behartuta denean, munduko gauzarik atseginena ere itsusi bihurtzen da Nemesioren ustez. Baina bidean ipuinekin egingo du topo".

Liburua

Izenburua. Ez zait irakurtzea gustatzen, eta zer?.

Idazlea. Pako Aristi.

Marrazkigilea. Jokin Mitxelena.

Argitaletxea. Elkar.

Bilduma. Eta zer?.

Salneurria. 6,85 euro.

Orrialde kopurua. 32.