Easo Kopan parte hartuko du Iraurgi SBk

Uztarria.eus 2008ko ira. 10a, 14:09

Iraurgi Saskibaloi Taldeko sei talde ariko dira txapelketan; irailaren 12tik 14ra jokatuko dute, Donostian

Lan Mobel ISB taldean Xabier Aranburu arituko da prestatzaile lanetan

Azpeitiko Iraurgi Saskibaloi Taldeak Easo Kopan parte hartuko du asteburuan. Denera, Iraurgiko sei talde ariko dira txapelketan. Infantil, kadete eta junior nesketan talde banak hartuko du parte eta berdin mutilen kategorian.

Irailaren 12, 13 eta 14an jokatuko dute txapelketa, Donostiako kiroldegi desberdinetan. Ostiral eta larunbatean kanporaketa fasea jokatuko dute, eta igandean izango dira finalak, Josean Gaskar Kiroldegian, 11:00etan hasita.

Lan Mobel ISB, Iraurgi Saskibaloi Taldeko gizonezkoen talde nagusia, berriz, aurre-denboraldia ari da jokatzen. Asteburuan Euskal Kopa jokatuko dute Lan Mobelekoek, Santurtzin (Bizkaia).

Xabier Aranburu prestatzaile lanetan

Xabier Aranburu azpeitiarra izango da Lan Mobel ISB taldeko prestatzaile fisikoa datorren denboraldian. Lehen ere aritu izan da Aranburu ISBko beste talde batzuetan lanean. Orain, Lan Mobel ISBko prestatzaile fisikoa izango da.