Zugaztietara asteburupasa antolatu dute mendizaleek

Urola Kostako Hitza 2008ko ira. 10a, 12:09

Batik bat haurrei eta gazteei zuzendutako irteera da

Hilaren 20-21ean izango da irteera eta izena datorren astelehena lehen eman beharko da

Lagun Onak Mendi Bazkunakoek Zugaztietara asteburupasa antolatu dute, hilaren 20-21ean. Batik bat, haurrei eta gazteei zuzendutako irteera da.

Larunbatean, haur txikiek gurasoekin funikularrean ibili eta ibilaldi motz bat egiteko aukera dute; gainontzekoek Ganeran (822 metro) igoko dute. Igandean, Sopuertako abentura parkera joango dira.

Izen-ematea hilaren 15a baino lehen

Irteerarako izena hilaren 15a baino lehen eman behar da mendizaleen tabernan. Parke abenturara joan behar duten haurrek 35 euro ordaindu behar dute, helduek 40 euro eta gainontzekoek 30 euro.