Gorka Karapeto Desnivel.com-en

Desnivel 2008ko ira. 3a, 14:09

Gorka Karapeto eta Maite Etxezarreta eskalatzaile azpeitiarrak onenen artean geratu dira Oviedon (Asturias) asteburuan jokatu zuten Zailtasuneko Eskaladako Espainiako Kopan. Karapeto hirugarrena izan da Gizonezko Nagusien kategorian. Maite Etxezarreta, berriz, bigarren geratu zen 18 urtez azpikoen mailan. Desnivel.com mendiko kirolaren inguruko web orrian Gorka Karapetori eskainitako bideo hau dago zintzilik. Bideoko irudiak ekainean Baltzolan (Bizkaia) egin zen DimaRock 08 txapelketakoak dira. Karapeto Nuska (8c/c+) horma eskalatzen ageri da.