Oporren ondoren, Uztarria berriro martxan da

Uztarria.eus 2008ko ira. 1a, 11:09

Gaurtik weba abian du, eta urrian kaleratuko du herri aldizkariaren hurrengo zenbakia

'Urola Kostako Hitza'-k, berriz, asteartean aterako du opor osteko lehen zenbakia

Gaur (irailak 1, astelehena), jende ugari itzuli da abuztuko oporraldiaren ondoren lanera. Uztarriak ere egin du bere oporralditxoa eta gaur jarri da abian berriro. Martxan da, hala, uztarria.com gaurtik, baita herri aldizkaria ere (honen hurrengo zenbakia urri hasieran argitaratuko du).

Urola Kostako Hitza egunkariak ere gaur ekingo dio berriz ere lanari eta bihar (asteartea) aterako du opor osteko lehen zenbakia. Uztarria Kultur Koordinakundea, 'Urola Kostako Hitza'-ren sortzaile eta bazkideetakoa da.