Ekain Gizateriaren Ondare izendatu du Unescok

Uztarria.eus 2008ko uzt. 8a, 13:07

Quebecen (Kanada) atzo, astelehena, Unescoren Mundu Ondareko Batzordearen 32. Konferentzian adostu zuten izendapena

Ekaingo margoak Rafael Rezabal eta Andoni Albizurik topatu zituzten, 1969an

Zestoako Ekain leizea Gizateriaren Ondare izendatu berri du Unescok. Quebecen (Kanada) atzo, astelehena, Unescoren Mundu Ondareko Batzordearen 32. Konferentzian adostu zuten izendapena.

Gaur egun, Ekaingo leizea jendearentzako itxita dago, margoei babesa eta kontserbazioa bermatzeko. Dena dela, Ekain Berriren erreplika uda honetan zabaltzeko asmoa dute Zestoan, jatorrizko kobazulotik gertu.

Ekainekin batera, SantimamiƱe eta Altxerriko leizeek ere, besteen artean, izendapena jaso dute Unescoren eskutik.

Azpeitiarrek aurkitua

Ekaingo haitzuloa eta bertako margoak Rafael Rezabal eta Andoni Albizuri azpeitiarrek topatu zituzten, 1969an.

Informazio gehiago Urola Kostako Hitzan