Jesus Gibert enpresaria atxilotu dute Azpeitian, 'zerga iraultzailea' ordaindu duelakoan

Berria.info 2007ko uzt. 2a, 17:07

Gibertek 81 urte ditu eta 1981eko martxoan bahitu egin zuten Komando Autonomo Antikapitalistek

Guardia zibilek haren etxea miatu dute, Donostian

ETAren zerga iraultzailea ordaindu duelakoan beste enpresari bat atxilotu du gaur Guardia Zibilak: Jesus Gibert, Azpeitian (Gipuzkoa). Atzo, arrazoi bera leporatuta, Bilbon Jose Antonio Jainaga Sidenor enpresako burua atzeman zuen, eta ordu batzuetara aske utzi zuten. Ekainaren 12an, berriz, Maribel eta Blanca Rosa Bruño Azpirotz ahizpak atxilotu zituen Orion (Gipuzkoa), eta Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak kartzelara bidali zituen hurrengo egunean. Gaurko operazioa ere Garzonek agindu du.

Gibertek 81 urte ditu eta 1981eko martxoan bahitu egin zuten Komando Autonomo Antikapitalistek. Marciak Ucin Azpeitiko enpresako kudeatzailea zen orduan, eta hamazazpi egunera aske utzi zuten.

Guardia zibilek haren etxea miatu dute, Donostian.