Rikardo Arregi ohorezko saria Joxe Mari Iriondori eman diote

Urola Kostako Hitza | Komunikabideak
2008ko eka. 30a, 09:06

Larunbatean banatu zituzten Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak, Andoaingo udaletxean

Hunkituta hartu zuen saria azpeitiarrak

Joxe Mari Iriondo kazetaria.  Argazki originala

Atzo Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak banatzeko ekitaldia egin zuten Andoaingo udaletxean. Lau sari banatu zituen epaimahaiak eta Joxe Mari Iriondo ohorezko saria eman diote, kazetaritzan egindako ibilbide luze eta oparoagatik. Hunkituta hartu zuen saria Zarautzen bizi den azpeitiarrak, eta omenaldi horrek "sentimendu bereziak" sorrarazten zizkiola azaldu zuen, besteak beste, sariketari izena ematen dion Rikardo Arregi ezagutu zuelako.

Kazetaritza saria Xabier Usabiagak jaso zuen. Bizkaia Irratiak, epaimahaiaren sari berezia jaso zuen, eta Kazetari Berria saria Lander Arbelaitzi eman zioten.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu