Uda aurretik ezingo da Espainiako nortasun agiria berritu Azpeitian

Uztarria.eus 2008ko mar. 31a, 13:03

Gaur, astelehena, bukatu dira zenbaki guztiak udaletxean

Bitartean, Donostian edota Eibarren berritu edo atera ahalko da agiria

Uda aurretik ezingo da Espainiako nortasun agiria berritu Azpeitian. Gaur, astelehena, bukatu dira zenbaki guztiak udaletxean. Maiatzaren 13an eta 21ean eta ekainaren 10ean zegoen agiri hori berritu edo egiteko aukera baina dagoeneko ordu denak hartuta daude.

Bitartean, Donostiara edo Eibarrera jo beharko da. Han, agiria egunean bertan berritu edo atera ahali izateko aurrez hartu beharko da txanda telefono honetara deituta: 902 247 364.

Irailetik aurrera

Udaletxetik azaldu dute, Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen Ordezkaritzak uda ondorengo hilabeteetan noiz etorriko diren adierazten dutenean prentsa eta bestelako medioen bidez jakitera emango dutela.