Gizonezko bat atxilotu dute ustez herriko aurrezki-kutxa batean lapurreta egiteagatik

Uztarria.eus 2008ko mar. 18a, 12:03
Kutxak Sanjuandegin duen egoitza.

Kutxak Sanjuandegin duen sukurtsalean egin du saiakera, kutxazaina pistolarekin mehatxatuta

.47 urteko gizonezkoa bankutik atera denean atxilotu dute ertzainek

Gaur (martxoak 18, asteartea) gizonezko bat atxilotu dute herriko aurrezki-kutxa batean lapurreta egiten saiatzea egotzita. Gertakaria 08:45ean jaso da Kutxak Sanjuandegin duen sukurtsalean. Ustezko lapurra burua estalita sartu da egoitzara eta pistolarekin mehatxatu du kutxazaina.

Harrapatutako diruarekin ihes egitera zihoala atxilotu dute ertzainek, sukurtsalaren kanpoaldean. Izan ere, aurrezki-kutxako alarma sistema martxan jarri dute eta, ondorioz, aurrez abisatuta zeuden ertzainak. Atxilotzeko unean, harrapatutako diruaz gain, aiztoa eta balinezko pistola atzeman dizkiote.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, lapurretaren ustezko egilea 47 urteko gizonezkoa da eta Azpeitian bizi da. Atxilotutakoa Ertzaintzak Azkoitian duen egoitzara eraman dute.