Bergarako Orfeoia Udaberriko kontzertuetan

Uztarria.eus | Aisia
2008ko mar. 14a, 17:03

Esklabetan izango da bihar, martxoak 15, iluntzeko 19:45ean.

Aitor Biainen zuzendaritzapean, errepertorio bi zatitan banatuta aurkeztuko dute

Udaberriko kontzertuen barne Bergarako Orfeoia izango da entzungai bihar, martxoak 15, Esklabetan iluntzeko 19:45ean.

Aitor Biainen zuzendaritzapean, errepertorio bi zatitan banatuta aurkeztuko dute eta Eli Mendiaraz eta Kristina Larrañaga izango dira pianoa eta baxuarekin.

Bergarako Orfeoia 1923an sortu zen, bertan zegoen tradizio koralaren ondorioz eta ordutik errepertorio sinfoniko - korala lantzen jarraitzen dute. 2006an garai berri bati ekin zioten Aitor Biain zuzendariarekin, "Orfeoi Txikia" ere sortuz.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu