Tolosatik Azpeitirako bidea moztuta dago istripuagatik

Uztarria.eus 2008ko ots. 29a, 10:02

Kamioi eta kotxe baten arteko istripu "arina" gertatu da GI-2634 errepidean

Santutxo gaina (Albiztur) baino hiru kilometro beherago gertatu da istripua eta Azpeitirako norabidea itxita dago

Azken albistea (10:06): Ireki dute dagoeneko Azpeitirako norabidea

Tolosatik Azpeitirako bidea, Bidegoian aldetik, itxita dago goizean gertatu den istripu baten ondorioz.

Kamioi eta kotxe baten arteko istripua izan da GI-2634 errepidean, Santutxo taberna (Albiztur) baino hiru kilometro beherago. Trafikotik jakinarazi dutenez, istripu "arina" izan da.

Ezbeharraren ondorioz, Tolosatik Azpeitirako norabidea itxita dago oraingoz.

Azken albistea (10:06): Irekita dago dagoeneko errepidea. Ertzaintzak jakinarazi duenez, erretiratu dituzte ibilgailuak errepidetik eta zabaldu dute Tolosatik Azpeitiara doan errepidea.