Euskal Herria kaleko ordenazioa aztertzen

Urola Kostako Hitza 2008ko ots. 25a, 10:02
Euskal Herria kalea.

Euskal Herria kaleko hainbat etxetarako garajeetan autoa sartzeko zeuden arazoak ikusita berriro hasi dira ordenazioa aztertzen

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai ondoan autoentzako aparkalekuak eta zebrabidea egin nahi dituzte

Euskal Herria kalean trafikoaren norabidea aldatzea aztertzen ari dira Udaleko arduradunak, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai ondoan autoentzako aparkalekuak eta zebrabidea egiteko.

Lehen antolaketa bat pentsatuta zuten, baina Euskal Herriako hainbat etxetarako garajeetan autoa sartzeko arazoak daude. Orain, berriro, ordenazioa aztertzen ari dira.