Juan Antxieta 2008 argazki lehiaketako oinarriak jakitera eman dituzte

Uztarria.eus | Festak
2008ko urt. 30a, 14:01

Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatutako XXIX. edizioa da aurtengoa

Edozein argazkizalek har dezake parte eta gaia sokamuturra izango da

Azpeitiko Argazki Elkarteak XXIX. argazki lehiaketa antolatu du eta lehiaketan parte hartzeko oinarriak jakitera eman ditu. Edozein argazkizalek har dezake parte, eta gaiak otsailaren 3, 4 eta 5ean herriko kaleetan ibiliko den sokamuturra izan beharko du.

Gainera, zuri beltzean eta manipulaketa digitalik gabekoak izan beharko dute aurkeztutako lanek. Neurriari dagokionez, 20x30 zm izango da eta argazki bakoitza 40x50 zm-ko kartoi mehe baten itsatsita joan beharko dute. Lanak aurkezteko epea otsailaren 28ko gaueko 22:00etan izango da.

Honako sariak banatuko dira irabazleentzat:

-Lehena: 365 euro eta garaikurra.

-Bigarrena: 235 euro eta garaikurra.

-Hirugarrena: 200 euro eta garaikurra.

-Laugarrena: 120 euro.

-Bosgarrena: 80 euro.

'IƱaki Joaristi Altzarte' sari berezia jarri dute karnabal giroa ondoen jasotzen duen argazkiarentzat, eta 150 euro eta plaka emango dizkiote irabazleari.

Aurkeztutako argazkiekin erakusketa egingo dute Betharram aretoan martxoaren 5tik 19ra, eta irekiera egunean izango da aurtengo sari banaketa.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu