San Sebastian bezperan herriko bandera ez du alkateak bakarrik igoko

Urola Kostako Hitza 2008ko urt. 16a, 13:01

Itsasiko danborrada taldekoek eta Jose Luis Frantzesena musikariak jasoko dute

"Herritarrei eta batik bat danborradako parte-hartzaileei" tokia egingo diote bandera igoeran

San Sebastian bezperan alkateak igo izan du herriko bandera, udaletxeko balkoian. Baina aurten ez dute horrela egingo, "herritarrei eta batik bat danborradako parte-hartzaileei" tokia egingo diete bandera igoeran eta saninazioetan txupinazoa botatzen den eran egingo dute sansebastianetako bandera igoera ere. Aurten Itsasikoek eta Jose Luis Frantzesena musikariak igoko dute herriko bandera IƱaki Errazkin alkatearekin batera. "Itsasi dantza taldearen danborradako taldeak 25 urte beteko dituelako helduen danborradan eta Jose Luis Frantzesenak danborradako piezak egin dituelako eta lan handia egin duelako zuzentzen", diote Udaleko arduradunek.