Ainhoa Odriozolak irabazi du Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketa

Urola Kostako Hitza 2007ko abe. 10a, 19:12

Abenduaren 14an izango da sari banaketa ekitaldia, Azkoitian

Beste azpeitiar bat geratu da bigarren: Imanol Elias

Ainhoa Odriozolak irabazi du XXVI. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketa, (astelehena) azkoitia.hitza.info dioenez. Hain zuzen, Azkoitiko Kultur Elkarteak antolatzen du lehiaketa, hango Udalaren laguntzarekin. 500 euro jasoko ditu Odriozolak.

Etxe zahar batean bizi den bikote gazte istorioa kontatzen du ipuinak, "umore ukitu batekin". "Lehiaketa batera aurkeztu nintzen lehen aldia izan da, eta gustura nago", esan du Odriozolak.

Beste azpeitiar bat geratu da bigarren: Imanol Elias. 330 euro jasoko ditu. Piper berdeak izeneko aurkeztu zuen.

Odriozola Uztarria herri aldizkariaren iritzi-emailea izan zen urteetan, eta bloga ere izan du. Eliasek 2000tik darama Uztarria aldizkarian kolaboratzen, eta 2003an Uztarriarekin Azpeitiko efemerideak liburua atera zuen.

Ainara Maia (Irun) izan da hirugarrena; 200 euro emango dizkiote.

.11 idazlek hartu dute parte, lan banarekin. Reme LarraƱagak, Maria Pilar Kuendek eta Mikel Sudupek osatu dute epaimahaia.

Iaz Jon Martin azpeitiarrak irabazi zue lehiaketa, 2005ean Loreno Orozkok (Donostia), 2004an Itziar Garatek (Zarautz).

Abenduaren 14an banatuko dituzte sariak. 19:30ean, Azkoitiko udaletxeko areto nagusian.