Izen handiko pilotariak jokatuko dute festetan

Urola Kostako Hitza 2007ko uzt. 26a, 13:07
Mikel Goñik abuztuaren 1ean jokatuko du Eulaterekin Eugi-Nalda bikotearen kontra.

Erremonte partidak izango dira 30ean; pilota partidak 31n eta abuztuaren 1ean

San Inazio egunean Asegarceko pilotariak izango dira abuztuaren 1ean Aspekoak (Urola Kostako Hitza)

Saninazioetan pilota eta erremonte partidak izango dira. Uztailaren 30ean, erremonteko hiru partida jokatuko dira Izarraitz pilotalekuan, 17:00etan hasita. Lehenengoa Zulaika-Zubizarreta eta Matxin IV.a-Etxezabal bikoteen artekoa izango da; bigarrena Zeberio II.a-Agirrezabala eta Altuna.a-Iriarte bikoteen artekoa; eta, azkena, Etxeberria IV.a-Jon eta Bereziartua-Gaztelu bikoteen artekoa.

Pilota partidak

Uztailaren 31n, San Inazio egunean, Asegarceko pilotariak ariko dira. 22:30ean hasita, bi partida jokatuko dira Izarraitzen: lehenengoa, Koka-Rai eta Esain-Argote bikoteen artean; eta, bigarrena, Olaizola II.a -Peñagarikano ariiko dira Bengoetxea VI.a-Beloki aurka.

Abuztuaren 1ean 22:30ean Aspekoen txanda izango da; Eugi-Nalda III.a bikoteak Mikel Goñi-Eulateren aurka jokatuko du, hasteko. Ondoren, berriz, Titin III.a eta Laskurainek osatutako bikotea Xala etaBarriolarekin neurtuko da.

Sarrerak 25 euroan salduko dira eta txartelak erosteko aukera, berriz, 13:00etatik 14:00etara eta 21:00etatik aurrera izango da festa egun hauetan, pilotalekuko leihatilan bertan.