Haima bat kioskoaren ordez

Urola Kostako Hitza 2007ko uzt. 23a, 11:07
Haur sahararrak, Azpeitian jarritako haiman.

Larunbatean Sahararren Eguna izan zen Azpeitian

Oporraldia Bakean programari esker uda eskualdean igaroko duten haur sahararrak elkartu ziren bertan (Urola Kostako Hitza)

Atzo egun guztian zehar, saharar errefuxiatuak eta saharar herria izan zituzten gogoan Azpeitian. Izan ere, Sahararren Eguna ospatu zuten lehenengoz, eta azpeitiarrei sahararren egoeraren berri emateaz gain, Oporraldia Bakean programaren baitan uda eskualdean pasako duten haurrentzat ongietorri festa ere izan zen atzokoa.

Haima handi bat jarri zuten Azpeitiko enparantza nagusian, herritarrek eta festara gerturatu ziren guztiek sahararrak Aljeliako (Afrika) errefuxiatuen kanpalekuetan nola bizi diren ikusi ahal izateko.

Haimaren barruan, Aizarnazabalen eta Gipuzkoako beste hainbat lekutan bizi diren hainbat saharar izan ziren tea hango eran prestatzen; baita hango ohitura jarraituz hennarekin gorputza margotzen ere.

Bestalde, eskualdean uda pasatzen dauden haur sahararrak elkartu ziren festan eta, neurri batean, beraiek izan ziren atzoko protagonistak. Horregatik, beraiei zuzenduriko hainbat ekitaldi izan ziren: Triku Harri pailazoen emanaldia, gaztelu puzgarriak eta buruhandiak.

Errefuxiatuen egoeraren inguruan sentsibilizazioa sortzea zen atzoko egunaren helburuetako bat eta, horretarako, bideo emanaldia eta kanpalekuetara Zestoako Wadna elkarteak egin dituen bidaietako argazkiak izan ziren ikusgai.