Loiolan errespetuaren alde

Uztarria.eus 2007ko uzt. 3a, 14:07

Elizara bildu zirenen artean eraiki zuten 'respeto' izeneko eskultura.

Igandean zutitu zuten Jose Mari Moraza artistaren respeto eskultura Loiolako Basilikan

Ostiralera bitarte egongo da artelana ikusgai; 10:00etatik 13:00etara eta 15:00retatik 19:00etara

Igandean (uztailak 1) errespetua izan zen protagonista Loiolan. Hango basilikan altxatu dute Jose Mari Moraza artista donostiarraren respeto eskultura. Azpeitira heldu aurretik, Deustuko unibertsitatean, Debako Santa Maria elizan eta Martuteneko espetxean (Donostia) egon da artelana ikusgai. Igandean muntatu zuten Loiolako basilikan eta ostiralera bitarte egongo da bertan.

Elkarlanean eraiki zuten respeto izeneko eskultura. Elizara gerturatu zirenek parte hartu ahal izan zuten muntaketan, eta Moraza bera irudiaren erdigunetik aritu zen prozesua koordinatzen. Tartean ziren Azkoitiko eta Azpeitiko alkateak. Asier Aranbarri eta IƱaki Errazkinek ere parte hartu zuten artelana eraikitzen.

Deigarria da Morazak artelana egiteko garaian presoekin izan duen lankidetza. Izan ere, obra osatzen duten polimeroen %10a Martuteneko espetxeko presoek egina da.

Ostiralera bitarte egongo da artelana ikusgai Loiolako basilikan. Goizean, 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldean, 15:00retatik 19:00etara.