Azpeitia eszenatoki bihurtuko da ekainaren 4an

Uztarria.eus | Kultura
2007ko mai. 31a, 13:05

Helena Tabernaren La buena nueva filmaren hainbat eszena Tren Museoan grabatuko dituzte orduan

Herritarren parte-hartzea beharko dute; batik bat, 20-35 urte arteko mutilena, soldadu gisa aritzeko

Falangistek eta erreketeek Leitzako plaza hartu zuten atzo (asteazkena), filma grabatzeko. ('Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza')  Argazki originala

Helena Taberna zine zuzendari nafarrak La buena nueva bere azken filmaren errodajeari ekin dio. Leitzan izan da aste honetan filma grabatzen. Azpeitiak ere izango du bere lekua Tabernaren filmean. Izan ere, ekainaren 4an (astelehenean) Tren Museoan izango da pelikularen eszena batzuk grabatzen. Horretarako, herritarren parte-hartzea beharko du zuzendariak.

Filma 1936ko Espainiako Gerran girotutakoa da, eta soldadu gisa filmean ateratzeko estra bila ibili dira egunotan. 20-35 urte bitarteko mutilak hartu dituzte egun osoan aktore lanetan aritzeko.

Gertaera errealetan dago oinarrituta filma eta, Azpeitiaz gain, Leitza, Aldatz, Lekunberri, Itxaso eta Hernanin filmatuko dute. Unax Ugalde eta Barbara Goenaga aktoreak dira protagonista; Ugaldek apez papera egingo du eta Goenaga herriko maistrarena.

Zuzentzeaz gain, Helena Taberna berak egina da gidoia, Andres Martorellekin batera. Taberna aski ezaguna da Yoyes pelikulagatik.

--

Azpeitiko grabaketaz informazioa Urola Kostako Hitzan

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu