Bai abiadura txikiko trenari

Luis Juaristi | Iritzia
2007ko mai. 28a, 17:05

Gero eta ziurtasun gehiagorekin uste dut Urolako trena berreskuratu beharko genukeela erabailgarria izango zaigulako

Nazkatuta nago nola nire Euskadi autopista bihurtzen ari den. Arbolak kentzen ditugu errepidea jartzeko. Hemen dena lan handiak egitera mugatzen da, lan nagusia denaren kaltetan, Naturaren kaltetan. Espazioaren nagusia errepidea da, eta ondorioz kotxea. Kaleak, plazak, haranak, mendiak, dena kotxearentzat, eta onartu egiten dugu aurrerapenaren izenean. Orain aurrerapenaren beraren izenean abiadura handiko trena saldu nahi digute, eta nire galdera da zergatik egin behar ditugu beti lan faraonikoak? Azalduko naiz. Ni Urola bailarakoa naiz, eta bertako bezala oso gogoan dut izen bereko trena, Urolako trena, penintsulako lehenengo tren elektrikoa, orain museoan aparkatuta dagoena. "Abiadura txikiko" tren hau duela urte batzuk harana lotzen zuen ibilgailua zen, baina "progresoa" etorri zen eta zaharkituta utzi zuen; guk sinistu egin genuen eta langabezira joan zen trena. Urte batzuetara, eta gero eta ziurtasun gehiagorekin uste dut Urolako trena berreskuratu beharko genukeela erabailgarria izango zaigulako. Adibidez, haranean badira burdindegi batzuk Pasaiko portutik datorren burdinarekin lan egiten dutenak. Burdina horren garraio osoa errepide bidez egiten da. Badira egunak Azpeititik bakarrik 600 kamioi irteten direnak. Garraio hori dena, edo zati bat, tren bidez egin daiteke, gauez, 30km/h (ez 300km/o) eta inor molestatu gabe. Egunez burdinbideak pertsonen atzera aurrerako lagunduko luke, 60 km/o-ko (ez 300km/o) herri arteko metro bat bailitzan. Erraza eta praktikoa. Noski, beti izango dira burdinbideak ez daudela dagoeneko, porturako irteerak egokitu beharko direla, estazioak ere berritu... esango dutenak. Bai hala da, baina uste dut egokitzapen hauek txikikeriak direla edonon egiten ari direnekin: autopistak zabaltzen, abiadura handiko trena, biaduktoak, tunelak, superportuak... Mesedez, hartu dezagun momentu bat pentsatzeko eta duguna aztertzeko. Ziurtasun osoa dut "abiadura txikiko tren" sare hau ez bagenuke izango sortzekotan izango ginatekeela.

Bidali:  

Erantzunak

Bego | 2007-05-28 : 20:05

Luis, arrazoia duzu esaten duzunean, aurrerapenaren izenean AHT saldu nahi digutela. Baina denek dakigu, proiektu basati horren atzean interes ekonomiak daudela.
Eta 1986.urtean ere berdina egin zuten, Urolako trena kendu ziguten, defizitarioa zela argudiatuz. Kentzea da errazena, badaezpada ez zuten pentsa tren moderno bat martxan ipintzea, gaur egungo Euskotrena, adibidez.
Garai hartan, trena kendu zutenean herrian daukagun enpresa batek etekin galanta atera zion itxiera horri. Tren bidea bereganatu zuen enpresa zabaltzeko, eta ziur nago fabore hori ez zela musu–truk izango.
Ikusita gaur egun izugarrizko arazoa daukagula trafikoari dagokionez, hasi beharko genuke, Zarauztarrak eta Zumaiarrak daukaten tren berdina eskatzen, zergak zerbaitetarako ordaintzen ditugu.

Erabiltzailearen aurpegia da hau aitor | 2007-05-29 : 08:05

aurrekoarekin guztiz ados

jon | 2007-05-29 : 13:05

trena? kendu zutenean ez zen arimarik ere ibiltzen eta...hobe genuke berriro trena eskatu partez lasaora joaten den tren txu txu nazkagarri hori kentzea, kutxatu eta kearekin arazoak bakarrik sortzen bait ditu parean tokatu ezkero bai paseoan bazoaz eta bai lasaoko estazio pareko zubian kotxean zoazela tokatzen bazaizu...edo ito egiten zaitu edo eta keak itsutzen zaitu...nun dira ekolojistak???

sugar | 2007-05-31 : 15:05

Errazena beti besteei mugitzeko eskatzen jardutea da Jon. Eta non zaude zu?
Zergatik ez duzu bilera ireki bat deitzen honen inguruan hitz egiteko?
Agian denen artean herritar xume gisa gauza asko egin ditzakegu jarriz gero. Edo ez diogu gure denbora preziatuaren zatitxo bat, bakoitzak, mundua hobetzeari eskaini nahi.

jon | 2007-05-31 : 17:05

nik esaten dudana da lehen ez zela inor ere trenean ibiltzen eta orain autobusak baditugu. Eta bestalde tren horrek botatzen duen kutxadura baino gutxiagoagatik enpresa batzuei zigorrak jarri zaizkie beraien ixuri eta kontaminazio mailagatik....enpresa txikiak zeren Corrugados edo Martxielenekue ikutu ezinezkoa da. Hori dugu Azpeitiko jaun eta jabe

sugar | 2007-06-04 : 17:06

Berdinarekin jarraitzen dut. Arrazoi duzu herri hontako kutsadura larritzeko gaia dela esatean, nik usainak gehituko nizkioke. Baita batzuekin dagoen "permisibidadea" beste batzuekin ez dagoela baieztatzean.
Baina zer egin behar dugu, isildu ta zain egon? beste batzuek egin dezatela eskatu? aguantatu eta kitto?
Nondik jotzea proposatzen duzue? Hala gogoeta huts batean geldituko da -beti bezala- eztabaida hau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu