Apirilaren 17a izango da Soreasuko garajeen bigarren zozketarako izen-emateko azken eguna

Uztarria.eus 2007ko api. 4a, 16:04

Bigarren zozketarako baldintzak "malguagoak" izango direla iragarri zuten Udaleko arduradunek

Hirugarren txanda batean, alokairuan daudenei zozketan parte hartzeko aukera emango zaie

Otsailean egin zuten Soreasuko lur azpiko garajeen aurreneko zozketa. Aurreneko zozketa hartatik hilabete eta erdi igaro dela, bigarren zozketa egingo du Udalak hil honetan. Apirilaren 17a izango da bigarren zozketarako izen emateko azken eguna.

Lehenengo zozketa baino baldintza "malguagoak" ezarri dituztela jakinarazi du Udalak. Hala erabaki zuten otsailean egindako udalbatzarrean eta orduan jarri zuten abian zozketa. Bigarrengo zozketan alde zaharrean eraikitzen ari diren etxeen erosleek ere parte hartu dezakete, nahiz eta oraindik alde zaharrean ez bizi. Etxebizitzaren erosketa kontatua edukitzea nahiko da.

Udaleko Kontratazio Organoak 6 lagun bigarren zozketarako izendatu zituen lehenengo zozketako arauak betetzen ez zituztelako. Hirugarren txandarako zozketarako baldintzak oraindik erabakitzeko ditu Udalak. "Orduan, alokairuan daudenei garajeak alokairuan emateko aukera izango da", gaineratu zuen Manuel Unanue EAko zinegotziak otsailean egindako udalbatzarrean. Habeak alokairuan daudenei bigarren zozketa honetan parte hartzeko aukera ematea eskatu zuen.

Albiste zaharragoak:

Gaur egingo dute Soreasuko garajeen lehen zozketa (2007/02/13)

Udalak atzera bota du Soreasuko garajeen zozketa (2007/01/16)

Soreasuko garajeen bigarren txandako zozketa martxan jartzea erabaki du udalbatzarrak (2007/03/5)

Soreasun garajea erosteko 51 lagunek eman dute izena (2006/11/21)