XXV. Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketako oinarriak argitaratu ditu Udalak

Uztarria.eus | Aisia
2007ko mar. 27a, 12:03

Lanak maiatzaren 2tik maiatzaren 31ra bitarte aurkeztu beharko dira

Kartelen erakusketa ekainaren 10etik 24ra egongo da zabalik

XXV. Euskal Antzerki Topaketei begira urtero antolatu izan du Udalak kartel lehiaketa. Dagoeneko argitaratu dituzte kartel lehiaketako oinarriak. Partehartzaile bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake. Lan horiek edozein teknika edo material erabiliz egin daitezke baina 450mm zabal eta 680mm altu izan beharko ditu.

Lanak sinatu gabe aurkeztu beharko dira eta aparteko kartazal batean jarriko dira egilearen datuak. Lanak udaletxera bidali beharko dira maiatzaren 2tik maiatzaren 31ra bitartean.

Epaimahaia Udalak berak aukeratuko du eta kartel irabazleak 900 euro jasoko ditu. Saritutako lana Azpeitiko Udalaren eskuetan geldituko da eta horrek Antzerki Topaketetan nahi duen edo egoki iritzitako erabilera eman ahal izango dio.

Sarituak izan ala ez izan, lehiaketara aurkeztutako lan guztiak jendaurrean jarriko dira. Erakusketa antolatuko du Udalak kartel guztiekin eta erakusketa ekainaren 10etik 24ra izatea aurreikusita dago.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu