Manoli Uranga izango da berriro PSE-EEren zerrendaburua

Uztarria.eus 2007ko mar. 20a, 18:03
Manoli Uranga, 2003ko udal hauteskunde kanpainan Uztarria herri aldizkariari emandako elkarrizketan, bere etxean.

Azkeneko lau urtean zinegotzi izan da Azpeitian

Sozialistek ez dituzte zerrendako beste kideen izenak jakinarazi nahi

Manoli Uranga izango da PSE-EEren zerrendaburua Azpeitiko udal hauteskundeetan maiatzaren 27an, uztarria.com-ek jakin duenez. Oraingoz, PSE-EEkoek ez dituzte zerrendako beste kideen izenak jakinarazi nahi.

Azkeneko udal hauteskundeetan Uranga bera izan zen zerrendaburua, eta zinegotzi postua lortu zuen; 356 boto bildu zituzten. Orduan Espainiako Estatuak Habea plataforma legez kanpo utzi zuela-eta, PSE-EEk zinegotzi bat eskuratu zuen.

Azpeitian PSE-EEk udal hauteskundeetan lortu izan dituen emaitzak:

-1979. 312 boto.
-1983. 446.
-1987. 274.
-1991. 226.
-1995. 225.
-1999. 235.
-2003. 356.