Jaialdi jendetsua

Uztarria.eus 2007ko urt. 15a, 17:43

Jendetza bildu zen Azpeitiko danborradaren 50.urteurrena aitzakia hartuta egin zen jaialdian. Izarraitz Pilotalekua danbor-jolez bete zen. Herriko danbor-joleez gain, danborrada egiten duten Gipuzkoako 36 herritako ordezkariak ere bertan bildu ziren. Elkarrekin jo zituzten hainbat doinu. Danbor hotsez tartekatuta danborradak bizi izandako 50 urte luzeetako istorio eta pertsonaiak gogora ekarri zituzten bideo eta elkarrizketen bidez.