Istiluak izan dira Segik deitutako manifestazioan

uztarrria.com 2007ko urt. 13a, 17:01

Plaza Txikitik abiatu zen Borroka Eguneko manifestazioa

Ertzaintzak ez zien manifestariei aurrera egiten utzi

Azkeneko albistea (urtarrilak 15, 14:03). Otsailaren 8ra arte atzeratu dute Jarrai-Haika-Segi auziaren inguruko ebazpena emateko epea.

Segi gazte erakundeak atzorako (ostirala) Borroka Eguna deitu zuen Euskal Herri osoan, Jarrai-Haika-Segi auziaren inguruko ebazpena laster aterako dutela-eta. Horren harira, Azpeitian ere manifestazioa egin zuten atzo hainbat gaztek. Plazatik abiatzekoa zen baina Ertzaintzak plaza hartuta zuen. Plaza Txikitik abiatu ziren gazteak orduan. Ertzaintzak ez zien manifestariei aurrera egiten utzi eta istiluak egon ziren.

Hain zuzen, Espainiako Auzitegi Gorenak hilaren 18an emango du Jarrai-Haika-Segi auziaren inguruko ebazpena. 24 gazte daude auziperatuta auzian; horien artean, Garikoitz Etxeberria Kafe azpeitiarra.

Azkeneko albistea (urtarrilak 15, 14:03). Orain jakin denez, otsailaren 8ra arte atzeratu dute Jarrai-Haika-Segi auziaren inguruko ebazpena emateko epea. Espainiako Auzitegi Gorenak emango du eta bertan Jarrai, Haika eta Segi "ETAren menpeko erakunde" diren edo legez kanpoko erakunde diren erabakiko dute.