Baraualdia hasi dute abenduaren 31ra arte

Uztarria | Politika
2006ko abe. 26a, 15:12

Euskal preso politikoek jasotzen dituzten eskubide urraketak salatzelako egingo dute sei eguneko baraualdia

Gautik hasi eta abenduaren 31ra bitartean hainbat ekimen egingo dituzte eskualde osoan

Gaur goizean Iturri Txikin eman duten prentsaurrekoa  Argazki originala

Euskal Herrian eskualdez eskualde euskal preso politikoen egoera salatzeko egiten ari diren gose greba ibiltaria Urola Kostara iritsi da. Hori dela eta, gaurtik (hilak 26) abenduaren 31ra bitartean hainbat ekimen izango dira. Gaur goizean Azpeitiko Iturri Txikin eskaini duten prentsaurrekoan adierazi dutenez, "herri honetan jakina da euskal preso politikoen eskubideak etengabe uneoro urratuak direla. Euskal Herriak, Espainiar eta Frantziar estatuekin duen gatazka politikoa konponbidean jartzeko aukera berriak direnean, bi estatuek, Euskal preso politikoen kolektiboaren aurkako erasoaldi bortitza dute indarrean".

Baraualdian parte hartuko dutenek "gaur egun 600 euskal preso politiko baino gehiago Espainiako eta Frantziako espetxeetan sakabanaturik" daudela gogoratu dute. "Egunez egun bizi baldintza gogorrenei aurre egin beharrean aurkitzen dira; isolamendua, bisiten ukazioak, osasun asistentzia desegokian...". Era berean, presoak xantaiarako instrumentu politiko gisa erabiltzen dituztela salatu dute.

Gauzak honela, egunotarako hainbat ekimen iragarri dituzte eskualde osorako. Bihar, asteazkena Euskal preso politikoen egoera hitzaldia izango da 19:00etan Aitonena Ieko aretoan. Abenduaren 29an, berriz, maindire hilara izango da saihesbidean. Urte zahar egunean, baraualdiari bukaera emateko, 13:00etan elkarretaratzea egingo dute plazan.

Egitaraua

Abenduak 27, asteazkena
19:30. Euskal preso politikoen egoera hitzaldia Aitonena Ien. Hizlariak: mediku bat, abokatu eta Anmistiaren Aldeko Mugimenduko kide bat.

Abenduak 28, osteguna
Patxi Aristi, preso zumaiarrak, 15 urte betetzen ditu espetxean. Topas-eko espetxera irteera egingo dute. Mikel LarraƱaga, preso zarauztarrak, urte bete egingo du espetxean. Elkarretaratzea izango da 19:00etatik 20:00etara, Zarauzko Musika plazan.

Abenduak 29, ostirala
19:00. Maindiren ilara saihesbideko biribilgunean.

Abenduak 30, larunbata
Martutenera martxa. 11:00etan Egiako bake epaitegian. Autobusetarako zerrendak herri guztietan.

Abenduak 31, igandea
Gose grebaren amaiera. Elkarretaratzea Azpeitiko plazan 13:00etan.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu