Abenduko Uztarria herri aldizkaria kalean da

Uztarria 2006ko abe. 5a, 16:12
Abenduko Uztarria aldizkariko azala.

Aldizkari honetako gai nagusia langileen ingurukoa da. Arlo batzuetan gero eta zailagoa izaten da bertako langileak topatzea; hori gertatzen zaie tabernariei, udaltzainei...

Beste gaiak: Amaia Beltran, Luis Ansoalde Realeko administrazio kontseiluko bozemailea, Benito Lertxundik abenduaren 13an Orkatzen alde emango duen kontzertua

Kalean da Uztarriak argitaratzen duen aldizkaria. Erreportaje nagusia langileen ingurukoa da. Arlo batzuetan gero eta zailagoa izaten da bertako langileak topatzea; hori gertatzen zaie tabernariei, udaltzainei... Zergatik ote?

-Iritzia atalean: Jose Luis Otamendi, Koldo Aldalur, Olatz Prat, Aitor Zinkunegiren eta Maria Jesus Aranbururen artikuluak irakurgai.

-Klik! Santotomasetako txorizoa. Laster dira santotomasak eta txorizoa izaten da protagonista. Baina ogiarterako bidea luzea eta neketsua izaten da; bai harakinentzat, behintzat .

-Herritarren artean Realaz. Luis Ansoalde azpeitiarra da Realeko administrazio kontseiluko bozeramailea eta klubean 283 azpeitiar bazkide daude. Bederatzi bazkidek eta bi zalek elkarrizketa egin diote Ansoalderi, Uztarriaren bidez.

-Jakitekoa atalean. Jazarpen judizialagatik, Orkatz Kultur Elkarteak herritarren diru ekarpena ere behar du eta Benito Lertxundiren kontzertua antolatu du abendurako.

-Amaia Beltran. Urri hasieratik dago Amaia Beltran Leuven-en (Belgika). Ikasketak direla-eta joan da hara. Uztarriarekin Belgikako esperientziaz hitz egin du Beltranek.

-Euskara. Zerbitzu arloan langileak gero eta gehiago dira kanpokoak eta askok ez dakite euskaraz.

Horiek, eta beste hamaika kontu jorratu dira 79. zenbakian.

Uztarria jasotzeko zer egin?

Uztarria aldizkaria (hilabetekaria da) etxean edo dena delako tokian jaso nahi duenak, 943 15 03 58ra deitu besterik ez du. Azpeitiko herri aldizkariak gaur egun 2.500 aleko tirada du.