Azaroko Uztarria herri aldizkaria kalean da

Uztarria 2006ko aza. 7a, 19:11
Abenduko aldizkariaren azala.

Bertsolaria, kazetaria, euskaltzalea, kantaria... Uztarriak Xabier Euzkitzeri elkarrizketa egin dio

Beste gaiak: Igone Guridi, Anastasio Esnaolaren poema liburua, Luistxo Fernandez, ikastolaren sarrerako argazkiak...

Kalean da Uztarriak argitaratzen duen aldizkaria. Bertsolaria, kazetaria, euskaltzalea, kantaria... Hitz batean, zer da Euzkitze? Komunikatzailea dela dio. Uztarriak elkarrizketa egin dio Xabier Euzkitzeri.

-Iritzia atalean: Jose Luis Otamendi, Koldo Aldalur, "Jon Larrañaga":http://www.uztarria.com/herri_aldizkaria/2006/78/01/02/index_html, Aitor Aranguren eta Kepa Susperregiren artikuluak irakurgai.

-Galtzen ari den ohitura. Baso-erdia eskuan hartuta gero eta jende gutxiago ibiltzen da kalean tabernaz taberna. Txikiteoa galtzen ari da. Uztarriak txikiteroen arratsalde bateko kronika egin du.

-Klik! Ikastolaren sorrera. Mari Tere Garmendia eta Kontxuelo Odriozola izan ziren Ikastolako lehen andereñoak, eta Uztarriak ohorezko bazkide egin ditu. Garmendiak argazkiak utzi dizkio Uztarriari; “orain arte argitaratu gabeko" zazpi argazkirekin bilduma egin dugu.

-Hitz batean komunikatzailea. Bertsolaria, kazetaria, euskaltzalea, kantaria... Uztarriak Xabier Euzkitzeri elkarrizketa egin dio.

-Jakitekoa atalean. Anastasio Esnaola fraide frantzizkotarra ekainean hil zen, eta orain ‘Barrua huste aldera’ liburuan haren azken 30 urteetako poemak bildu dituzte.

-Igone Guridi. Guridi okina da, azoka plazan saltzen du ogia. Bere lanbideaz hainbat kontu kontatu dizkigu.

-Luistxo Fernandez . Luistxo Fernandez eibartarrak bihar, azaroaren 8an, Internet eta euskara lelopean hitzaldia emango du, Uztarria Kultur Koordinakundeak antolatuta. Internetez, euskaraz...; denaz hitz egingo du Fernandezek.

Horiek, eta beste hamaika kontu jorratu dira 78. zenbakian.

Uztarria jasotzeko zer egin?

Uztarria aldizkaria (hilabetekaria da) etxean edo dena delako tokian jaso nahi duenak, 943 15 03 58ra deitu besterik ez du. Azpeitiko herri aldizkariak gaur egun 2.500 aleko tirada du.