Nuarbeko 'Kamineroen etxea' bota dute

Uztarria 2006ko urr. 18a, 19:10
Kamineroen etxea bota duten, bere lekuan famili bakarreko sei etxe egingo dituzte.

Lur sail horretan familia bakarreko sei etxe egingo dituzte

Lanak 2008ko udarako bukatuta egotea aurreikusi dute

Atzo, asteartea, bota zuten Nuarbeko Kamineroen etxea. Lanak Gipuzkoako Diputazioak iragarritakoa baino hilabete beranduago hasi dira.

Kamineroen etxea zegoen lekuan, sei etxebizitza egingo dituzte, denak familia bakarrekoak. 950 metro karratuko lur eremuan eraikiko dituzte, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak etxebizitza horiek eskuratzeko lehentasun eskubidea edukiko du.

Kamineroen etxea bezala ezagutzen zena, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetzakoa zen. Orain, etxeak egiteko, lur azal horren eskubidea Etorlur Gipuzkoako Lurra S.A., foru sozietate publikoari ematea erabaki du Aldundiak. Garai batean bideak zaintzen ibiltzen ziren langileen etxea eta biltegia zen Kamineroen etxea.

Etxebizitzak berriak, 19 hilabetetan bukatuta egotea aurreikusi zuen Gipuzkoa Foru Aldundiak. Beraz, dena ondo joanez gero, 2008ko udarako lanak bukatuta egongo dira.