Xabin Aranagak seigarren egin du 100 kilometroko lasterketan

Uztarria.eus | Kirolak
2006ko ira. 30a, 19:09

Lasterketa gaur (zapatua) izan da, Santa Cruz de Bezanan (Kantabria, Espainia)

07:39 denboran egin du, "asko sufrituta"

Xabin Aranaga azpeitiar lasterkariak seigarren bukatu du 100 kilometroko lasterketa, 07:39 denbora eginez. Proba gaur (zapatua) izan da Santa Cruz de Bezanan (Kantabria, Espainia). Sailkapen orokorrean seigarren egin du, baina Espainiako Txapelketa ere jokatu da eta hor hirugarren gelditu da.

Korrikalaria gustura dago egindakoarekin, baina proba gogorra egin zaio. "Asko sufritu dut, batik bat 70 kilometrotik aurrera, hanka-pelotak igotzen hasi zaizkit eta gaizki pasatu dut". Eguraldia ez dute ona izan. "Hasierako bi ordutan euria eta haizea izan ditugu, gero euria gelditu da baina haizea ez". Ibilbidea ere berak uste baino "gogorragoa" izan da. Lasterketan dena eman du, halaxe esan du berak: "Dena, dena eman dut eta dena ematen denean ez da aitzakiarik izaten".

Ehun kilometroak 07:30eko denboran egiteko asmoa zuen Aranagak. Gertu ibili da, 07:39an bukatu duelako. "Denbora baino lehenagoko kontua bukatzea zen, eta bukatu dugu; gainera, uste baino postu hobean".

Probako irabazlea, Jorge Abueso izan da, 06:43ko denborarekin. "Abueso Espainiako onenetakoa da. 100 kilometroko proban Espainiako marka berak du, 06:26an", azaldu du Aranagak.

Bidali:  

Erantzunak

tirvix | 2006-10-01 : 05:10

Aupa Xabin, barkakoiek baino, berriz ere deituko diagu Forrest Gump, ta merito gustiz, hik dituk po... ta gainea ondo jarriyek, etzak holako asko ein osasunentzako ez dik eta ona izen ber, Aupa Xabin!

Agustin | 2006-10-01 : 15:10


Aupa Xabin! Zorionak egin dekan marka eta postuagatik. Izugarrizko meritua dek bai proba eginagatik baita ere eraman dekan prestaketarengatik. Haundia haiz benetan. Segi horrela hire helburuak betetzen!

eneko | 2006-10-01 : 17:10

Hi la ostra haiz Xabin!

joxan | 2006-10-01 : 19:10

Hik meritoak egin dituk, ea azpeitearrek kale edo plaza bateri hire izena ipintzen dioten. Bazegok gutxiyo merezitakorik....

jon | 2006-10-02 : 14:10

Zorionak Forrest!!! Azkoitian ere nire lagun batek aspaldi ipini zian Forrest Gump gaitzizena eta bene benetan zorionak eginiko esfortzuagatik

Xabin Aranaga Euskadi Irratian | 2006-10-02 : 20:10

Euskadi Irratiak 'Arratsaldekoa' saioan elkarrizketa egin dio gaur (astelehena) Xabin Aranagari (sarreran, uztarria.com-eko erantzunak leitzen aritu da Arantxa Iturbe kazetaria) eta Aranagak, web honetako albistean esaten duenaz gain, "arrazoi sentimentalak" aipatu ditu: "70. kilometrotik aurrera hanka-pilotatan arazoak izaten hasi nintzen eta oso luze egin zitzaizkidan azkeneko 30 kilometroak. Baina azkeneko urtean nire bi lagun-min hil dira (Jexux eta Juan Mari) eta haiei eskaini nahi dien proba. Arrazoi sentimentalek pisu handia izan zuten horretan, baita proba hau prestatzeko garaian ere".

argazkiyek | 2006-10-02 : 21:10

Xabinen argazki batzuk, hemen:
http://www.rfea.es/gifs/fotos/2006ruta_100km/in...
Ta denbora guztiyek, hemen:
http://www.rfea.es/competi/result2006/ruta/ofic...
Aupa Xabin!

Zorionak Xabintxo | 2006-10-02 : 21:10

Nik zapatuen Txetxuk in ziyon entrebistie aitu nun eta neu ere emozionau in nitzen Jexux eta Juanmari attau zitunien.

GU | 2006-10-03 : 14:10

Zorionak Xabin,hik eindakue galanta dek eta.hemen Azkoiti aldien baita asko gogoratzen diau Juan Mari,benetan harro sentitzeuan hire laguna zalako eta gaur seguru Arauntza aldetik pozik eongoala.....ZORIONAK.

TXIRRINDULARI | 2006-10-03 : 21:10

Aupa Xabin, hi daukak meritoa, animo jarraitu horrela marka hoiek egiten eta horrelako pertsona jatorra izaten, Azpeitiar eta inguru guztikoak arro gatxaudek hi bezalako pertsona bat ezagutu eta herrian edukitzeagatik. Animo onena haiz, Animo baita Andoni Aranga, Albixuri, Aramburu, Labaka, Lagunonak, illumpe, ikasberri kirol taldeak, Iraurgi saskibaloi eta atletismo taldea eta kirolean gogor zabiltzaten kirolari guztioi eta honetan lanean zabiltzaten guztioi mila esker, zuen beharra diagu. Xabinek zihurrenik ondo dakien bezala, momentu gogorretan kirola laguntzaile handi bat eta bizimodu era bat duk, denok alkarren miresmena diagu. Aupa EUSKADI, ea noizbait lortzen dugun geure selekzioa.

LAGUNAK | 2006-10-03 : 23:10

Gu ere han izan ginen. Gure aurretik pasatzen zinenean, gure begiak malkoz betetzen ziren. Zerbait sentitzen zen.
Orain badakigu zergatik zure begirada urruti zegoen. Oso pertsona ona zara eta asko estimatzen zaitugu. ZORIONAK XABIN segi horrela.

BESTE LAGUNA | 2006-10-04 : 15:10

HANKA GOGORRAK DITUK ETA BURUA SENDOA. BAINAN DENETIK ONENA BIHOTZA DUK. OSO ARRO SENTITZEN GAITUK HIRE LAGUNAK IZATEAGATIK.
GAUR IKUSTEN DEN ARGAZKI HORREK ASKO ESANTEN DIK.
ZORIONAK,BIHOTZ BIHOTZEZ, HORRELAKOA IZATEAGATIK.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu