EA berriro bakarrik aurkeztuko da udal hauteskundeetara

Uztarria | Politika
2006ko ira. 15a, 17:09

EAJrekin koalizioan Azpeitian behin aurkeztu da: 2003an

Eusko Alkartasuna 1987tik ari da parte hartzen udal hauteskundeetan

Eusko Alkartasuna (EA) udal eta foru hauteskundeetan berriro bakarrik aurkeztuko da; 2007ko maiatzekoetan, hain zuzen. Alderdiko zuzendaritzak duela bi aste hartu zuen erabakia eta atzo, osteguna, nazio batzarra egin zuten, gaiaz hitz egiteko.

Erabaki hori dela eta, EA Azpeitian berriro bakarrik aurkeztuko da hurrengo urtean. Ez zuen hala egin 2003ko udal hauteskundeetan, EAJrekin koalizioan aurkeztu zelako, Hego Euskal Herri osoan bezala. Azpeitian orduan baino ez dira biak elkarrekin aurkeztu udal hauteskundeetan.

EA 1986an sortu zen eta 1987tik hartu du parte udal hauteskundeetan.

Udal hauteskundeetako Azpeitiko emaitzak:

1987:
Errolda: 10.010.
Botoak: 7.168.
EAJ: 2.940 boto; 8 zinegotzi.
EA: 2.466 boto; 6 zinegotzi.
HB: 928 boto; 2 zinegotzi.
EE: 411 boto; zinegotzi 1.
PSE: 274 boto.

1991:
Errolda: 10.258.
Botoak: 6.790.
EAJ: 3.305 boto; 9 zinegotzi.
EA: 1.770 boto; 5 zinegotzi.
HB: 1.038 boto; 3 zinegotzi.
EE: 326 boto.
PSE: 226 boto.

1995:
Errolda: 10.763.
Botoak: 7.342.
EAJ: 3.030 boto; 8 zinegotzi.
EA: 2.101 boto; 5 zinegotzi.
HB: 1.459 boto; 4 zinegotzi.
PP: 287 boto.
PSE-EE: 225 boto.

1999:
Erroldak: 11.299.
Botoak: 8.575.
EAJ: 3.141 boto; 7 zinegotzi.
EH: 2.923 boto; 6 zinegotzi.
EA: 1.744 boto; 4 zinegotzi.
PP: 351 boto.
PSE-EE: 235 boto.

2003ko udal hauteskundeak:
Errolda: 11.263.
Botoak: 8.269.
EA-EAJ: 5.459 boto; 15 zinegotzi.
PSE-EE: 356 boto; zinegotzi 1.
PP: 355 boto; zinegotzi 1.
-Datu horiek ofizialak dira. Habeak kaleratutako datuen arabera —Habea legez kanpo utzi zuen Espainiako Justiziak— , berak 2.027 boto eskuratu zituen. Horren ondorioz, EAJ-EAko 13 zinegotzi lortuko zituzkeen eta Habeak lau.

Bidali:  

Erantzunak

hobe | 2006-09-16 : 12:09

ez dakit nola izan diren horrenbeste denbora elkarrekin, zenbait gauza potolo izan dutenean elkarri mokoka jardun ondoren, hobeto bereiztuta. horrela gauzak garbiago ikusiko dira eta bakoitzak bere aldetik tirako du.Eta adostasunetan ere hobeto aterako dira gauzak, beraz argi eta garbi .animo!!

espazioa | 2006-09-16 : 16:09

Zentrotik ezkerrera eta ezkerretik zentrora espazioa jorratzen hasteko garaia Azpeitian. Orain arte zentrotik eskubirakoa egon da udaletxean ta honen erakunde publikoetan. Eta herria hipotekatu samar ikusten det.

bada garaia | 2006-09-17 : 11:09

Azpeitia ezkerretik eraikitzen asteko garaia iritxi da, ez aldago aukera gehitxo? Ez alda nahikoa ezker potente eta indartsu bat bakarra?

KONTUZ! EZ AHAZTU 99 KOA. | 2006-09-18 : 09:09

Orduan ere bakarrik aurkeztu zen, tregua garaia zen. Zentrotik eskubira egin zuen orduan ere, beraz antzeko egoeran gaude eta EA ren jokoa ez errepikatzeko ez dut arrazoirik ikusten.

3ri | 2006-09-18 : 09:09

Zerba, orain ere ezkerraren monopolioaezker abertzaleak hartu behar al du ba? Ezkerreko partidu gehiago daude, Ezker Batua adibidez... bestalde, ezkerretk eraiki behar dela ikuspuntu bat da, beste batzuk agian ez daude hirekin ados.

3ri | 2006-09-18 : 09:09

Zerba, orain ere ezkerraren monopolioaezker abertzaleak hartu behar al du ba? Ezkerreko partidu gehiago daude, Ezker Batua adibidez... bestalde, ezkerretk eraiki behar dela ikuspuntu bat da, beste batzuk agian ez daude hirekin ados.

ane | 2006-09-18 : 10:09

hauekin ez naiz bate ere fidatzen, dauzkaten poltronak ez uzte gaitk edo zer gauza egingo dute

Porrekin ere hasi beharko dugu | 2006-09-18 : 11:09

Oraindik igual goiztxo da, baina hona hemen nire porra: ezker abertzaleak parte hartuko duelakoan, Aralar-EB koalizioan joango direlakoan eta kontuan hartuta Azpeitian gora doan boto bakarra alderdi espainolistena dela (PP + PSOE-ren eboluzioa: 1995en 512 boto, 1999an 586 boto eta 2003an 711 boto):
PP-k edo PSOE-k (bietako batek): zinegotzi 1
Aralar-EB: zinegotzi 1
EA: 3 zinegotzi
HABEA (edo dena delakoa): 5 zinegotzi
EAJ: 7 zinegotzi
Eta gero koalizioak-eta: Aralar-EB + EA +HABEA (HABEA-k alkatetza)
Edo EAJ-EA (EAJ-k alkatetza)
Eta noski, bigarren aukera garaile.

Galdera | 2006-09-18 : 11:09

Eta hain seguru zaudete Ezker Abertzaleak legala izateko aukera izango duela? EA-k zergatik hartu du hartu duen erabakia? Ezker Abertzalea legala izango duela espero duelako ala Ezker Abertzalea legala ez dela izango espero duelako?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu