Azpeitiar bat hil da Burgos inguruan auto istripuan

Uztarria | Gizartea
2006ko uzt. 30a, 12:07

Asier Aranguren Azautze gaztea da hildakoa eta neska lagunarekin zihoan, oporretara

Autoko gurpila lehertuta izan dute istripua; Txaro Larrañaga ez dago larri

Asier Aranguren Azautze (1972) azpeitiarra hil da gaur goizean auto istripuan Milagros herrian (Burgos, Espainia). Txaro Larrañaga azpeitiar neska-lagunarekin zihoan autoan, oporretara, eta gurpila lehertu egin zaie. Asier Aranguren orduan hil da eta Txaro Larrañagak zauriak izan ditu.

Larrañagak berak deitu du Azpeitira telefonoz eta esan du plakak atera dizkiotela berari, baina ez dago larri.

Eguerdiko hamabiak inguruan jakin da albistea Azpeitian, eta samina dago herrian, mutil ezaguna zelako Asier Aranguren.

Bidali:  

Erantzunak

zuatzekue | 2006-07-30 : 14:07

oin e tipo on bat galdu iau ezin diat xinixtu azpeitiko rusue hil dala aupa azautze beti gurekin eongo haiz la ostia!!!!!!

pena galanta | 2006-07-30 : 21:07

asko sentitzet, ni kanpuen nao ta eztakit seguru zein dan bea baino garbi daket azpeitin festak eztila berdinek izengo aurten.

ni | 2006-09-12 : 11:09

Azautze, gaur berez hire urtebetetze egune izengo huan!! Zorionak!! Beti gure artien eongo haiz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu