Hasi dira festak

Uztarria | Festak
2006ko uzt. 30a, 12:07

Saninazioetako txupinazoa Maria Jesus Larrañaga Lagun Onak Mendi Bazkunako presidenteak eta Jesus Maria Urrutia Bilboko Aldatz Gora Mendi Elkarteko presidenteak bota dute

PPko zinegotzia Habeakoen pankarta kentzen saiatu da

Gaurko txupinazoko unea.  Argazki originala

Iritsi da uztailaren 30a, San Inazio bezpera, eta hamabiak puntu-puntuan zirela hasi dira festak Azpeitian. Abuztuaren 2ko goizera arte festa giroa izango da nagusi herrian.

Txupinazoa botatzeko minutu gutxi falta zirela, txupina pizteko sua piztu dutenean, udaletxeko suaren kontrako alarmak saltatu du eta minutu gutxi batzuetan alarma izan da protagonista.

Ondoren, berriz, balkoietan zeuden Habea plataformako kideek No Apartheid zioten kartelak atera dituzte, eta kide bakoitzak esku artean zabaldu du beheko jendeak ikus zezan. Julia Tercero PPko zinegotziari ez zaio gustatu nonbait ekintza hori eta ondoan zuen Habeako kideari kartela kentzen saiatu da, baina ez du lortu. Beheko jendea builaka eta txistuka hastea bakarrik lortu du Tercerok.

Aurtengo txupinazoa Maria Jesus Larrañaga Lagun Onak Mendi Bazkunako presidenteak eta Jesus Maria Urrutia Bilboko Aldatz Gora Mendi Elkarteko presidenteak bota dute. Izan ere, Xoxoten San Inazioren irudia jarri zutela 50 urte bete dira uztailean. Irudi hori mendi gailurrean, Bilboko Aldatz Gora Mendi Elkarteko eta Azpeitiko Lagun Onak-eko mendizaleek jarri zuten, eta hori dela-eta bota dute aurten txupinazoa mendizaleek.

Herriko Festa Batzordekoek, berriz, 14:00etan botako dute euren txupinazo alternatiboa. Ondoren herri bazkaria egingo dute Azoka plazan. Giro onak ez du etenik izango gaur, hainbat ekitaldi izango direlako.

Festetako egitaraua:

Uztailak 30, igandea, San Inazio bezpera
11:30. Elkarretaratzea egin dute, presoen alde, Etxean nahi ditugu lelopean, plazan.
12:00. Txupinazoa bota dute udaletxetik, festei hasiera emanez.
12:00. Zezen aukeraketa, zezen-plazan.
14:00. Herriko Festa Batzordeak txupinazoa botako du, plazan.
15:00. Herri bazkaria, berdura plazan. Ondoren, jokoak eta bertso lehiaketa izango dira.
17:00. Poxpolo, Mokolo ta konpainia. Jaialdi berezia umeentzat, Olazko Amaren plazan.
18:00. Rio Samba Show taldea kalean ibiliko da.
18:00. Zezenketa. Saninazioetako lehen zezenketa. Luis Vilches, Cesar Jimenez eta Salvador Cortes toreatzaileak ariko dira.
19:30. Tximeleta txaranga, herriko kaleetan.
19:30. Julian Barrenetxea eta Parrokiko abesbatzak Julian Barrenetxearen arratsaldeko otoitzak eta Salbea kantatuko dituzte. Organuan, Maria Dolores Oteiza, Jaime Amenabarren gidaritzapean. Emanaldia, Loiolako Basilikan izango da.
22:00. Karaokea. Ondoren, Amaiur taldearen emanaldia txosnetan.
22:30. San Inazio Txapelketako erremonteko finala, Izarraitz Pilotalekuan.
23:00. Suzko erroberak, Zaragozana su-etxearen eskutik.
23:30. Golden Apple Quarter taldearen emanaldia, plazan.
23:30. Tapia eta Leturiaren erromeria, Olazko Amaren plazan.
24:00. Mexico lindo taldea, plazan eta herriko kaleetan.

Uztailak 31, astelehena, San Inazio Eguna
09:00. Diana. Herriko Musika Banda, Biasteriko Dultzainariak eta Izarraitz Txistulari taldearen eskutik.
10:10. Udal korporazioak parrokira bidea egingo du.
10:30. Prozesioa. Ondoren, meza Juan Maria Uriartek Donostiako gotzainak eta herriko apaizek emanda. Bertan, Julian Barrenetxea eta parrokiko abesbatzak Regina Pacis meza eskainiko dute.
12:00. Zezen aukeraketa. Arratsaldean toreatuko dituzten zezenen aukeraketa.
13:00. Udal Musika Bandaren kontzertua, plazan.
16:00. Haur parkea, Gaur jaia haur berbena plazan.
17:30. Zezenketan aurkako elkarretaratzea, Etxe Zuri aurrean hasita.
17:30. Txan magoa eta merienda umeentzat, Gaztetxean.
18:00. Zezenketa. Saninazioetako bigarren zezenketa. Pepin Liria, Juan Jose Padilla eta Domingo Lopez Chavez toreatzaileak ariko dira.
18:30 eta 20:00. The Mckensy’s Clan Band, kaleetan.
19:30. Oria txaranga zezen-plazatik irtenda.
20:30. Esmeralda orkestra, plazan.
22:00. Segi-ren bideo emanaldia, Txosnetan.
22:00. Kroaziako dantza taldea Olazko Amaren plazan.
22:30. Asegarceko pilotarien eskuzko partida profesionalak, Izarraitz Pilotalekuan.
22:30. Never surrender eta Deskontrol taldeen kontzertuak, txosnetan.
23:00. Suzko erroberak, Astondoa su-etxearen eskutik.
23:30. Esmeralda orkestra, plazan.
23:30. Abiba disko jaia, Olazko Amaren plazan.

Abuztuak 1, asteartea, San Inazio bigarrena
09:00. Diana. Izarraitz Txistulari Taldea, Azpeitiko Musika Banda eta Biasteriko Dultzainariak.
10:00. Elkarretaratzea presoen alde, Etxean nahi ditugu lelopean, Loiolan basilika aurrean.
10:15. EAEko lehendakariari, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko agintariei ongi-etorria egingo die Udalak udaletxean.
11:00. Loiolako Basilikara joango dira. Ondoren, meza nagusia. Juan Maria Uriarte Donostiako gotzainak eta herriko apaizek emango dute. Bertan, Julian Barrenetxea eta parrokiko abesbatzak Jose Luis Frantzesenaren Jasokunde Meza kantatuko dute. Organularia Frantzesena izango da, eta abesbatzen zuzendari Jaime Amenabar ariko da.
12:00. Zezen aukeraketa, zezen-plazan.
13:00. Itsasi Dantza Taldeak ohiko aurreskua eskainiko die agintariei, plazan.
16:00. Haur jolasak, plazan.
18:00. Pixie & Dixie taldea, herriko kaleetan.
18:00. Zezenketa. Hirugarren eta azken zezenketa: Manuel Jesus El Cid, Salvador Vega eta Miguel Angel Perera toreatzaileak ariko dira.
19.30. Los Pasai txaranga, zezen-plazatik irtenda.
20:00. Manga-Rampa bizikleta ikuskizuna, txosnetan.
21:00. Txotxa eta Kikeé perkusio afrikarrak, txosnetan.
22:30. Aspeko pilotariekin eskuzko partida profesionalak, Izarraitz Pilotalekuan.
23:00. Suzko erroberak. Zamorano Caballer su-etxearen eskutik festetako azkeneko suzko erroberak.
23:30. Kupela taldea, Olazko Amaren plazan.
23:30. Legen Beltza eta Su ta Gar, plazan.
06:00. Incansables txarangarekin kalejira.
07:00. Zezen enbolatua, plazan.
07:00. Txokolatada, froga baten truke.
08:00. Festen bukaera. Suziriak eta danbatekoak.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu