Uztarriak oporrak iraila arte

Uztarria | Komunikabideak
2006ko uzt. 30a, 13:07

Uztarria.com irailaren 1ean hasiko da atzera martxan eta aldizkariaren hurrengo zenbakia urrian aterako da

Urola Kostako Hitza abuztuaren 16 arte argitaratu egingo da; gero hurrena berriro irailaren 5etik

Ohi bezala, Uztarriak oporrak hartuko ditu abuztuan.

www.uztarria.com. Ez da martxan egongo abuztuan. Irailaren 1etik egongo da berriro; bitartean, albisteen erantzunak blokeatuta egongo dira.

Uztarria aldizkaria. Urri hasieran aterako dugu hurrena. Azkeneko zenbakia, orain atera dugu, festetarako, abuztukoa. Aldizkariko lan taldea irailaren 1ean hasiko da martxan.

Urola Kostako Hitza. Nahiz eta Uztarriak abuztuan jai izan, abuztuan hor izango da asteartetik igandea bitartean Urola Kostako Hitza egunkaria (Uztarria Kultur Koordinakundea da sortzaileetakoa eta bazkideetakoa). Hain zuzen, abuztuaren 16a arte, www.urola-kostakohitza.info weba bezala. Gero 'Hitza'-ko lan taldeak oporrak hartuko ditu eta egunkaria irailaren 5ean egongo da berriro kalean; weba, irailaren 4tik.

Bidali:  

Erantzunak

Erramun Aizpuru | 2006-07-30 : 21:07

Ahalik eta ongien eman ditzazuen uzterrikoek oporrak opa dizuet. Gutxienez, egin duzuen lan bikainaren neurrian zaila izango den arren hain ongi ematea. Asketsi urtean zehar eman dizuedan buruhaustea eta ea indarberriturik itzultzen zareten gure geldotasuna berbizteko. Eskerrik asko egin duzuen lanagatik

joker | 2006-07-31 : 07:07

Barkau nere ignorantziye bainooo, Erramun hi zein haiz, Azpeitiarra haiz edo... hire hizkera korapilatsu hori ez zaitek oso Azpeitiarra iruitzen nik orrialde hau sarritan bixitatzen diat eta guk hainbeste maitte ta ibiltzen diagun yeyeo hori hik ez dek batere ibiltzen.
P.D.Ez dek broma ezta gutxiyo-re kuriositate hutsa.

oPorrak | 2006-09-01 : 11:09

oPorrak

azi berkoezute ba | 2006-09-01 : 12:09

azi berkoezute ba lanin

mejoratzen | 2006-09-01 : 13:09

5.na 4. bañe hobeto, ze "azi"letuta ze pentsaure.......

hasi ya joe !! | 2006-09-01 : 13:09

hasi martxan uztarria, luze eintzaigu ta abuztue zuek gabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu