Nuarbe Azpeitian irabazle, baina 600eko txapelik gabe

Urola Kostako Hitza | Kirolak
2006ko uzt. 26a, 10:07

Goiherri izan da txapelduna, eta Nuarbe bigarren gelditu da, puntu bakarrera (Urola Kostako Hitza)

Nuarbe sokatira taldekoak, larunbateko txapelketan.  Argazki originala

.680 eta 640 kiloko Euskal Herriko lur gaineko txapelketak irabazi ditu Nuarbek, baina 600 kiloko txapela ezin izan du bereganatu. 600 kiloko txapelketako hirugarren ekitaldia Azpeitian jokatu zen larunbatean (hilak 22), eta Nuarbek irabazi zuen. Baina lehen ekitaldian galdutako puntuak ezin izan zituen berreskuratu. Maila horretan Goiherri izan zen irabazlea, eta nuarbetarrak puntu bakarrera bigarren gelditu ziren.

"Oso gustura ez gara gelditu, hiru txapelak eskuratu nahi genituelako. Larunbatean 600 kilokoa eskuratzeko itxaropena genuen, baina tiralari aldetik nahikoa justu ibili gara aurten. 600eko aurreneko ekitaldian, bi lagun erdi lesionatuta zeuden, eta orduan okerra egin genuen. Larunbateko ekitaldian, orduan galdutakoa berreskuratu nahi genuen, baina ezin izan dugu", dio IƱaki Altuna Nuarbeko entrenatzaileak.

Larunbatekoa ekitaldi "polita" izan zela dio Altunak. "Ondo joan zen, baina pixka bat luze jo zuen. Gure ustez lurra ondo busti genuen, baina zulo dezente egin zen, eta tiraldiek luze jo zuten. Beharbada luzeenak geuk egin genituen, Goiherriren aurka: aurrena bederatzi minutukoa eta bigarrena 11koa".

Hotel Loiola ondoan, sokatirako saio polita izan zen larunbatean, eta "jende ugari"izan zen bertan.

Nuarbek Azpeitiko saioarekin bukatu du aurtengo sokatira denboraldia, pisu txikienean ez baita aritzen.

Bidali:  

Erantzunak

Galdera bat | 2006-07-26 : 22:07

Barkakoizute nere ignorantziye, baino tirada batzuk ikusi nitxian eta batzutan jueza beste aldea zoala iruitzen zitean.
Han eon tzan batematek bere inpresiyue komentatzeik bai?
Azkeneko tiradan behintzat flipau ein nian. Ya Goierrik irabazita zeukean bestelare, baino falta garbi garbi bat etzian pitau! Ta pentsau garbiye izengo zala, NIK IKUSTEKO! jeje
Bide batez, zorionak nuarbetarrai, merezi dezubeta! Sapatun alare errez ibili zineten ezta? Tiradak ze eiteituzube, beti jende igualakin o diferentiekin?
Berriz esangoizubet, barkau nere ignorantziye, igual galdera oso tontuek eiten ai nauk eta!
Ondo izen!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu