Realaren Bira zapatuan Azpeitian

Uztarria 2006ko uzt. 26a, 15:07

Goiz partean, 10:00etatik 14:30era, jokoak egongo dira, Garmendipeko kirolgune berrian

Kluba Gipuzkoako herrietara gehiago hurbiltzea eta gaztetxoen artean kirola sustatzea du helburu

Gipuzkoako herrietara gehiago hurbildu eta gaztetxoen artean kirola sustatu asmoz, Realak bigarren Bira hasi du. Eta Azpeitian egingo du geldialdirik: zapatuan (hilaren 29an). Denera Gipuzkoako beste 13 herrietan ere izango da, baita Hendaian ere (Lapurdi).

Jokoak Garmendipeko kirolgune berrian izango dira 10:00etatik 14:30era.

Txutometroa egongo da, baloiak botatzeko makina, bideo-jokoak, umeentzat gunea, 1x1ko futbol zelaia... Mila metro kuadroko gunea da azken batean, eta doan da parte-hartzea.

Realak esan duenez, aurreneko Biran 220.000 lagunek hartu zuten parte. Iaz izan zen hori. Orduan, Azpeitian anexoan izan zen.