Festak ate joka datoz

Uztarria 2006ko uzt. 20a, 19:07

Asteburu honetatik aurrera herrian izango diren ekitaldien egitaraua egin dugu

Hona hemen asteburu honetatik aurrera herrian izango diren hainbat ekitaldi:

Uztailak 22, larunbata
11:00etatik 19:00etara. X. Scalextric ekitaldia Frontoi Txikin.
17:00etan. Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa Loiola Hotelaren ondoan.
19:00etan. Manifestazioa, Eskubide guztien jabe, euskal presoak Euskal Herrira lelopean.
21:00etan. Afaria, Azoka plazan, presoen alde.
22:30ean. Ezinean eta The Solano's taldeen kontzertuak, plazan.

Uztailak 23, igandea, Umeen Euskal Festa
10:00etan. Goiz eresia Itsasiko txistulari eta Banda gaztearen eskutik.
10:30etatik 13:30era. XXIV. Pitxoi tiraketa Ollagorra elkarteak antolatuta, Lapatxeko zelaietan.
10:45ean. Umeen korporazioa udaletxetik parrokiara joango da. Ondoren, meza izango da.
11:30ean. Erraldoi desfilea, herriko kaleetan.
12:30ean. Alkate txikiei ongi etorria.
12:45ean. Erraldoien dantza saioa eta sari banaketa, plazan.
16:00etan. Erraldoi eta buruhandiak kaleetan.
16:00etatik 18:00etara. XXIV. Pitxoi tiraketa, Lapatxeko zelaietan.
18:00etan. Bonbero Torero jaialdia, zezen-plazan.
19:30ean. Nahidekena kaleetan.
20:30ean. Gazteok taldearen kontzertua, plazan.

Uztailak 24, astelehena, Santio bezpera
22:00etatik. Orenbuergoko dantza taldea, plazan.
22:30ean . Erremonteko finalerdiak, Izarraitz Pilotalekuan.
24:00etan. Txekor erreketa, plazan.

Uztailak 25, asteartea, Santio Eguna
09:00etan. Goiz eresia.
10.30ean. XXI. Pilota Txapelketa, Cesar Valvelde Saria, Frontoi Txikin.
11:00etan. Meza parrokian.
11:00etan. Euskadi mailako ganadu erakusketa eta txapelketa. VIII. Gazta Lehiaketa.
12:00etan. XXXIV. Sagardo lehiaketa, plazan.
17:30ean. Kalejira zezen-plazara Udal Musika Bandarekin.
18:30ean. Desenkajonamendua, zezen-plazan.
19:30ean. Nahidekena txarangaren kalejira, zezen-plazatik.
22:00etan. Anje Duhalderen emanaldia, plazan.

Uztailak 27, osteguna
21:30ean. Udal musika bandaren eskutik kontzertua, Plaza Txikian.

Uztailak 29, larunbata
16:00etan. XXVI. San Inazio txirrindulari froga.
18:00etan. Zezenketa, zezen-plazan. gau-erdi txaranga, kaleetan.
18:00etan. Etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko kalejira, plazatik hasita.
21:30ean. Herriko taldeen kontzertuak, Gaztetxean.
22:30ean. Txistularien Alardea, plazan.
24:00etan. Txatunga Bembe taldea herriko kaleetan.

Uztailak 30, igandea, San Inazio bezpera
11:30ean. Elkarretaratzea, Etxean nahi ditugu lelopean, plazan.
12:00etan. Txupinazoa udaletxetik.
12:00etan. Zezen aukeraketa, zezen-plazan.
14:00etan. Herriko Festa Batzordeak txupinazoa botako du, plazan.
15:00etan. Herri bazkaria, berdura plazan. Ondoren, jokoak eta bertso lehiaketa izango dira.
17:00etan. Poxpolo, Mokolo ta konpainia. Jaialdi berezia umeentzat, Olazko Amaren plazan.
18:00etan. Rio Samba Show taldea kalean ibiliko da.
18:00etan. Zezenketa. Saninazioetako lehen zezenketa. Luis Vilches, Cesar Jimenez eta Salvador Cortes toreatzaileak ariko dira.
19:30ean. Tximeleta txaranga, herriko kaleetan.
19:30ean. Julian Barrenetxea eta Parrokiko abesbatzak Julian Barrenetxearen arratsaldeko otoitzak eta Salbea kantatuko dituzte. Organuan, Maria Dolores Oteiza, Jaime Amenabarren gidaritzapean. Emanaldia, Loiolako Basilikan izango da.
22:00etan. Karaokea. Ondoren, Amaiur taldearen emanaldia txosnetan.
22:30ean. San Inazio Txapelketako erremonteko finala, Izarraitz Pilotalekuan.
23:00etan. Suzko erroberak, Zaragozana su-etxearen eskutik.
23:30ean. Golden Apple Quarter taldearen emanaldia, plazan.
23:30ean. Tapia eta Leturiaren erromeria, Olazko Amaren plazan.
24:00ean. Mexico lindo taldea, plazan eta herriko kaleetan.

Uztailak 31, astelehena, San Inazio Eguna
09:00etan. Diana. Herriko Musika Banda, Biasteriko Dultzainariak eta Izarraitz Txistulari taldearen eskutik.
10:10ean. Udal korporazioak parrokira bidea egingo du.
10:30ean. Prozesioa. Ondoren, meza Juan Maria Uriartek Donostiako gotzainak eta herriko apaizek emanda. Bertan, Julian Barrenetxea eta parrokiko abesbatzak Regina Pacis meza eskainiko dute.
12:00etan. Zezen aukeraketa. Arratsaldean toreatuko dituzten zezenen aukeraketa.
13:00etan. Udal Musika Bandaren kontzertua, plazan.
16:00etan. Haur parkea, Gaur jaia haur berbena plazan.
17:30ean. Zezenketan aurkako elkarretaratzea, Etxe Zuri aurrean hasita.
17:30ean. Txan magoa eta merienda umeentzat, Gaztetxean.
18:00etan. Zezenketa. Saninazioetako bigarren zezenketa. Pepin Liria, Juan Jose Padilla eta Domingo Lopez Chavez toreatzaileak ariko dira.
18:30ean eta 20:00ean. The Mckensy’s Clan Band, kaleetan.
19:30ean. Oria txaranga zezen-plazatik irtenda.
20:30ean. Esmeralda orkestra, plazan.
22:00etan. Segi-ren bideo emanaldia, Txosnetan.
22:00etan. Kroaziako dantza taldea Olazko Amaren plazan.
22:30ean. Asegarceko pilotarien eskuzko partida profesionalak, Izarraitz Pilotalekuan.
22:30ean. Never surrender eta Deskontrol taldeen kontzertuak, txosnetan.
23:00etan. Suzko erroberak, Astondoa su-etxearen eskutik.
23:30ean. Esmeralda orkestra, plazan.
23:30ean. Abiba disko jaia, Olazko Amaren plazan.

Abuztuak 1, asteartea, San Inazio bigarrena
09:00etan. Diana. Izarraitz Txistulari Taldea, Azpeitiko Musika Banda eta Biasteriko Dultzainariak.
10:00etan. Elkarretaratzea, Etxean nahi ditugu lelopean, Loiolan basilika aurrean.
10:15ean. EAEko lehendakariari, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko agintariei ongi-etorria egingo die Udalak udaletxean.
11:00etan. Loiolako Basilikara joango dira. Ondoren, meza nagusia. Juan Maria Uriarte Donostiako gotzainak eta herriko apaizek emango dute. Bertan, Julian Barrenetxea eta parrokiko abesbatzak Jose Luis Frantzesenaren Jasokunde Meza kantatuko dute. Organularia Frantzesena izango da, eta abesbatzen zuzendari Jaime Amenabar ariko da.
12:00etan. Zezen aukeraketa, zezen-plazan.
13:00etan. Itsasi Dantza Taldeak ohiko aurreskua eskainiko die agintariei, plazan.
16:00etan. Haur jolasak, plazan.
18:00etan. Pixie & Dixie taldea, herriko kaleetan.
18:00etan. Zezenketa. Hirugarren eta azken zezenketa: Manuel Jesus El Cid, Salvador Vega eta Miguel Angel Perera toreatzaileak ariko dira.
19.30ean. Los Pasai txaranga, zezen-plazatik irtenda.
20:00etan. Manga-Rampa bizikleta ikuskizuna, txosnetan.
21:00etan. Txotxa eta Kikeé perkusio afrikarrak, txosnetan.
22:30ean. Aspeko pilotariekin eskuzko partida profesionalak, Izarraitz Pilotalekuan.
23:00etan. Suzko erroberak. Zamorano Caballer su-etxearen eskutik festetako azkeneko suzko erroberak.
23:30ean. Kupela taldea, Olazko Amaren plazan.
23:30ean. Legen Beltza eta Su ta Gar, plazan.
06:00etan. Incansables txarangarekin kalejira.
07:00etan. Zezen enbolatua, plazan.
07:00etan. Txokolatada, froga baten truke.
08:00etan. Festen bukaera. Suziriak eta danbatekoak.