Eskualdea ezagutzeko mendi eta kultur bisitaldiak aukeran

Urola Kostako Hitza | Ekonomia
2006ko eka. 28a, 14:06

Uztailetik irailera bitartean mendi ibilaldiak eta kultur bisitaldiak antolatu

Loiolako Turismo bulegoa zabalik dago jada (Urola Kostako Hitza)

Loiolako Santutegiak bisitari ugari erakartzen du urteri Urola Kostara.  Argazki originala

Barneko turismoa sustatu eta ezagutarazi asmoz, bisitaldi gidatuak antolatu dituzte uztailerako, abuzturako eta irailerako. Urola Turismo Ekimenaren baitan eta Iraurgi Lantzeneko Turismo Sailetik koordinatuta, datorren larunbatean, uztailaren 1ean, abiatuko da bisitaldi gidatuen ekimen hau eskualdean.

Bi eratako irteerak antolatu dituzte. Batetik, Azpeitiko eta Azkoitiko hirigune historikoak ezagutzeko bisitaldiak egingo ditu Begi Bistan enpresak. Bestetik, eskualdeko hainbat lekutara mendi irteerak ere programatuko dira Pello Aranbarri mendi-gidari azpeitiarraren eskutik.

Bisitaldiek eskualdeko ondare historiko, artistiko eta naturala erakustea dute helburu, bertako eta kanpoko bisitariei eskualdeko turismo eskaintza zabaltzearekin batera.

Loiolako Turismo bulegoa

Loiolako Turismo Informazio bulegoak gaur (asteazkena) zabalduko ditu ateak. Urriaren amaiera arte zabalik izango da honako ordutegiarekin: asteartetik larunbatera bitartean, 10:00etatik 13:30era, eta 15:30etik 19:00etara; eta igandetan 10:30etik 13:30era. Astelehenetan itxita egongo da.

Bisitaldiak

Mendi irteerak
Beizama-Urraki-Illaun-Beizama. Uztailak 1, abuztuak 12, irailak 2.
Errezil-Semeoraitz-Errezil. Uztailak 8, abuztuak5, irailak 3.
**Aizarnazabal-Zumaia-IbaƱarrieta-Aizarnazabal**. Uztailak 15, abuztuak 26, irailak 10.
Izarraitzeko bira. Uztailak 22, 23; abuztuak 19, 20.

Bisita gidatuak
Azkoitia. Uztarilak 8, 22; abuztuak 5, 12, 19, 26.
Azpeitia. Uztailak 1, 15, 29; abuztuak 4,11, 18, 25.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu