'Eihartzea karrikan, 23 urtez, 23 orenez! Memoria bidea' antolatu dute Hazparnen

Uztarria 2006ko eka. 2a, 19:06

Eihartzea kultur etxea botako dute laster

Hori salatzeko, aste bukaerarako salaketa ekimenak antolatu dituzte

Hazparneko (Azpeitiarekin senidetuta dago 80ko hamarkada hasieratik) kultur etxea botako dute laster. Berri hori jakin zutenetik, bertako taldeak hori salatzen ari dira. Eihartzea Kultur Etxean euskal taldeak dute egoitza, eta hura botatzean, egoitzarik gabe geldituko dira. Beraien egoera salatzeko, beste ekitaldi bat antolatu dute aste bukaera honetarako; bi eguneko aldarrikapen festa bat izango da.

Hona hemen egitaraua, Uztarriari jakinarazi diotenez:

Eihartzea Karrikan, 23 urtez, 23 orenez! Memoria bidea

Larunbata, ekainaren 3a: Hotsaren bidea

- 10:00: Hitz-ordua Eihartzean.
- 10:30: Karrika itzulia, elizako plaza arte. Joaldun, gaitero, eta trikitixek animatua.
- 11:00: Elgar Oinka-ko dantzari gazteak + txistulariak.
- 12:00: Txalaparta Kristof eta Paxkal, aurreskua, bertsoak (Amets Arzallus...).
- Ondoren, Eihartzeak eskaini aperitifa plazan.
- Piknika Elizako plazan. Zure bazkaria ekar!
- 12:30: Biliboza.
- 13:00: Biligarroak elkarteko gitarra taldea.
- 13:30: Biligaroak-eko Djenbe-ak.
- 15:00: Traboules antzerki eta txotxongilo taldea Eihartzeako parkean.
- 15:30: Loaldia: Koldo Amestoy ipuin kondalaria + musikariak: Pantxix Bidart, Kristof Hiriart...
- 17:00: Arratsaldeko askaria: fruitu, bixkotx... Emazteek Diote-k prestatu mentazko dutea.
- 18:00: Esku-huskako pilota partida, pilota plazan: Bixente Oihenart, Sylvain Haikgerre, Antton Amestoy, Claude Hargindegi.
- 19:00: Bar du fronton eta Xuriatea ostatuetan aperitifa, Kanta Xoko-k alaiturik.
- 21:00: Xuriatean, 'Baten Bila': Jean Christian Irigoien, David Holmes, Maddi Oihenart, Kristof Hiriart, Pantxix Bidart, Thierry Carrère,Txomin Hegi, Paxkal Indo...
- 23:00: Kontzertua Ttattolan Los Cojonudos.

Igandea, ekainaren 4a: Hatzaren bidea

- 12:00: Mezatik ateratzean: Mutxikoak, Elgar Oinka eta Jeunes Basques taldeetako dantzariekin Gerezi banaketa.
- 13:00: Talo bazkaria Eihartzeko parkean. Marieder, Jesus Aured, David Holmes, Pantxix Bidart, Kristof Hiriart, Thomas Loyatho, Stephane Barrière, Beñadine Lohiague, Marc Larramendy... Eihartzeko parkean erakusketa: argazki, eskultura, margo...

Bio kosmetika tailerra Emazteek Diote-k proposaturik.

Régis Pochelu (zizelkari) + Marie Bonet-en margoak (Txillidari omenaldia).

Patrick Larcebal (akuarela), Jaqueline Caccamo, Beñat Loyatho, Thomas Loyatho...

Argazki erakusketa proiektagailu batekin; asteburuan zehar hartu dituzun argazkiak erakutsiak izanen dira.

Eihartzeko argazki zaharren erakusketa.
- 17:00: Haritz Barnen: antzerkia, Tokia taldeak emanik: 'Sacré silence' (publiko guziendako).