LABen Durangoko ekitaldirako autobusa antolatu dute

Uztarria | Politika
2006ko mai. 31a, 11:05

Ekitaldia larunbatean, ekainaren 3an, Durangon izango da

Eskualdetik autobusa antolatu dute hara joateko: Azpeitin anbulatorio aurretik 10:45ean aterako da

LAB sindikatuak Erasorik ez, konponbide demokratikoa orain lelopean manifestazioa antolatu du larunbaterako, ekainaren 3rako. Manifestazioa Durangon izango da 12:00etan. Eta ondoren ekitaldi politikoa izango da Hator gorrira! Gora Euskal herria sozialista! lemapean. Segi gazte erakundeak bere aldetik, LABek deitu duen manifestazioarekin bat egiten du.

Azpeititik autobusa antolatu dute Durangora joateko; 10:45ean aterako da anbulatorio aurretik.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu