'Apartheid'-ik ez

Habea | Iritzia
2006ko mai. 27a, 17:05

Goizean hainbat herritar udaletxeko balkoira igo dira; "herriaren hitza errespetatu eta Habeari zinegotziak itzultzeko" eskatuz

Habeakoek gaur udaletxean egin duten ekimena.  Argazki originala

2003ko Udal hauteskundeetan Espainiatik inposatutako lege batek, hauteskundeetatik kanpo utzi zuen Habea herri plataforma. Hala ere, 2.027 azpeitiarrek Habearen alde bozkatu genuen. Emaitza hauen arabera, lau zinegotzi zegozkion Habeari Azpeitiko Udalean, baina herri borondateari muzin eginez EAJ, EA, PSOE eta PPko zinegotziak jabetu ziren Udal kargu hauetaz.

Mila eta bat izan dira Habeari dagokiona errespetatzeko eskariak. Erantzuna bakarra izan da:ez!

Ezker abertzaleak behin eta berriz errepikatu du, espainiar legalitatean badela zinegotzi karguak dagokionari itzultzeko zirrikiturik. Alderdien legearen aurka daudela dioten EAJ eta EAk hori jakin arren, eroso jarraitzen dute PPren ondare politikoa kudeatzen. Hala ere, Azkoitiko Udalean LOREG182.2 artikuluarekin bada adibide bat auzi hau konpontzeko.

Guzti honen aurrean, gaur goizean hainbat herritar Udalean sartu gara egoera antidemokratiko hau salatu eta herritarron hitza behingoz errespetatu dadila eskatzeko. Bada eta garaia! Azkenik, ezker abertzaletik prozesu politikoa bultzatzeko duen konpromisoa berretsi nahi dugu.

Bidali:  

Erantzunak

Aitor | 2006-05-27 : 18:05

Hemen betiko alderdi tradizionalistak betikora doaz. Beraien negoziora. Beste dena dena? txorakeria

Iñaki | 2006-05-27 : 18:05

ETA ez al zen aitzkia? Eta orain zer problema dago euskal herrritarrron borondatea errespetatzeko? Borondate kontua

Mireia | 2006-05-27 : 18:05

nik egiten dudana, oso gutxi ( eta zer pentsatua ematen dit ) baino zuek meritua galanta!

ni ere horretan | 2006-05-27 : 20:05

hemen denak beraien negoziora DENAK!!!!! Hiru urte pasatu dira eta oraindik horrela... nik ia etsita izango nintzen. edo oain interes bereziak daude.

Kanpaina | 2006-05-28 : 11:05

Zilegi da orain dela 3 urte gertatu zena salatzea, baina ezker abertzaleak hobe luke orain hortan indar asko gastatu beharrean, etorkizunari begiratzea. bestela ematen du beti protestan ai dala ta eraiki ere egin behar da

5.ari | 2006-05-29 : 13:05

1-ezker abertzalea, Euskal Herriaren eraikuntzan ikaragarrizko lana egiten ari da: OHD, Udalbiltza, Azpeitin herri ereduaren proiektuarekin...
2-Orain 3 urte hasi zen, baina ez da iragana, oraindik apatheid egoeran gaudelako.
Ez dago aitzakiarik eta kitto. Marko demokratikoa orain.

5.ari | 2006-05-29 : 15:05

beti protestan dabilela?irakurri herri ereduaren inguruan atera duten aldizkaria.txapo.

itxaso | 2006-05-30 : 11:05

ni udaletxean banintz herritarron bozeramaile, erderaz esaten den bezala "se me caería la cara de vergüenza" ikusita herriaren zati bat falta dela. lotsagabe koadrilla galanta dago hemen!!
spok jaunak marianito ta joxelu-i ipurdia miazkatzen dion bitartean ondo ibiliko dira jota dantzaileak eta beraiek txalotzen dituztenak; eaj/ea.

itxaso | 2006-05-30 : 11:05

azpeitiko udaletxekoei esango nieke besteen lekuan jar daitezela. pentsa tortillak buelta eman edo hobeto esanda audentzi nazionalari kableak kruzatu eta eaj/ea (azken finean udaletxean behintzat biak berdinak dira, batzuk jotak dantzatzen dituzte eta besteak ez, baina berdinak)ilegalizatzen baditu. zer gertatuko litzateke.???... pentsa, hori ere gerta daitekeela, hurrengoak zuek izango zarete eta, demokrazi mundial honetan.

itxaso | 2006-05-30 : 11:05

Azpeitianoak trepa batzuk zarete. ze ondo etorri zitzaizuen audentzi nazionalaren ilegalizaio kanpaina ezker abertzalea baztertu eta gainetik kentzeko!
txikitako ipuin bateko nagusiak zarete: harek esan du ez zeatela jolastuko, ba guk ez dugu zuekin jolastu nahi haiek hala esan dutelako...
mesedez!!

itxaso | 2006-05-30 : 11:05

iruditzen zait HABEA lan handia egiten ari dela, eta iruditzen zait oraindik ere lan handia egin beharko duela bete behar dituen lau tronu horietan jartzeko. iruditzen zait udaletxekoak abusu bat egiten ari direla eta oraindik okerrago iruditzen zait herriaren zati bati egiten dioten bazterkeria, jakin, HABEA taldea herriaren zati baten ordezkari dela, hain zuzen ere, lau tronuko taldea. ez da gutxi, ze arraio!!

itxaso | 2006-05-30 : 11:05

udaletxean, AZPEITIANOEN ERREINUAN lanean hasi beharko litzateke lurralde (PAÍS vasco) bat ez bait da eraikitzen goikoen lana edo dena delakoarekin bakarrik. herri mailan egindako lan esfortzuarekin eta izerdiarekin ere lor daiteke, azken finean goikoak herriaren ordezkari dira. herrian lan egin behar da lurralde paketsu bat eraikitzeko eta elkar barkamenak eskatu behar badira, has gaitezen, gorrotoarekin ez bait goaz inora. jakin, herrian mota guztietako minak daudela, alderdi guztien artean ez da inor libratzen, beraz, zergatik ez hitzegiten hasi? udaletxean herritarron ordezkari eta ez hori bakarrik, BOZERAMAILEAK egon beharra dute, baita duela 3 urte ilegalizatutako taldea ere!

azpeitiarra | 2006-06-20 : 19:06

Orain arte esan dituzuen gauza gehienekin ados nago,izan ere,benetako demokrazia batean ez dago herritarren ordezkaritza bat ilegalizatzerik.Baina,egia esan,ez litzateke alderik egongo,izan ere,EAJ-PNV alderdiak 10 zinegotzi ditu gaur egun,hau da,gehiengo osoa.Eta habearekin beriz,9.Beraz,era batera edo bestera gehiengo osoa du.
GORA EAJ-PNV!! GORA EUZKADI ASKATUTA!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu