Ezinean taldeak bere lehenengo diskoa atera du

Uztarria 2006ko mai. 24a, 19:05

Diskoak taldeak bezala, Ezinean du izena eta Gor disketxearekin kaleratu dute

Hardcore melodikoko 14 kantu bildu dituzte bertan

Oier Ezeiza, Oihan Lizaso, Oihan Amezua eta Iban Amenabarrek osatzen duten Ezinean musika taldeak bere lehenengo diskoa kaleratu du; Ezinean.

Lizaso eta Ezeiza dira taldeko bi gitarrak, Amezua bateria eta Amenabarrek baxua jo eta abestu egiten du. Taldea 2001ean sortu zen eta hainbat aldaketen ondoren, duela bi urtetik lau lagun hauek osatzen dute taldea.

Diskoa martxoan grabatu zuten Tolosako Bonberenean eta 14 kantu bildu dituzte bertan. Kantu guztien doinuak eta hitzak beraiek sortuak dira; kantu bat ingelesez abesten dute eta gainerakoak euskaraz.