Batzokiari eta Manoli Urangaren etxeari pintura bota diete

Uztarria | Politika
2006ko mai. 20a, 18:05

Goizaldean izan dira gertaerak; margo horiz eta gorriz betetako bonbillak bota dituzte

Uranga PSE-EEko kidea etxean zegoen une hartan; "ez da ezer esateko ordua, egiten hastekoa baizik", haren ustez

Azpeitiko Batzokia, pintura gorriz eta horiz.  Argazki originala

Gaur (zapatua) goizeko ordubatak aldera, ezezagun batzuek margo gorriz eta horiz betetako bonbillak jaurti dituzte Azpeitian Batzokira eta Manoli Uranga PSE-EEko zinegotziaren etxera.

Urangak 'Urola Kostako Hitza'-ri adierazi dionez, bera etxean zegoen margoak bota zituztenean. "Etxeko balkoira pinturak botatzeaz gainera, pintadak ere egin dituzte etxearen atarian. Gertakari hauen aurrean ez daukat ezer esateko, ez baita ezer esateko ordua. Bakoitzak badaki zer egin behar duen eta zein pauso eman behar dituen. Ez da hitz egiteko ordua, egiten hastekoa baizik".

Ez da lehen aldia PSE-EEko kidearen etxearen aurka eraso egin dutela; Enparan kalean bizi da, aurreneko solairuan. Iaz, uztailaren 24an goizeko ordubatak aldera molotov koktel bat bota zuten zinegotziaren etxera. 2003ko abenduaren 6an ere eraso egin zioten, baita 2001ean ere.

Julian Eizmendi alkateak (EAJ), berriz, esan du gertaerak direla-eta EAJ bildu egin dela baina oraindik ez dutela ezer esango.

Bidali:  

Erantzunak

?___?___? | 2006-05-21 : 21:05

...hau da pakeraen bidea?...fasxista asko ikusten die...

1. kin guztiz ados | 2006-05-22 : 11:05

Faxistak beti faxista... pertsona bati horrelakoak egitea gauzak aldatzeko bidea al da? berriz diot: faxistak!!!

Hontako presa haundiye!!! | 2006-05-22 : 11:05

Oin aurreko horrek bezela, PNV ta udaletxien ordue da beraien kondena etab.-kin. Hori da bake bideako bide egokiyena, oin herriko seme bat herritik hainbat kilometroa eon da ostiatzebenien ezerrez ein! ez dago presarik esan da aurrea. Ta gero gainea esangobe presuek urbiltzien aldekuek diela!!! Zuek egunero erakuste zue zenen aldekuek zeaten, dirue dakebenan aldekuek!!!

ta 2.kin??? | 2006-05-22 : 12:05

Bueno ikusi deu lenenakin ados zaudela. Ta bigarrenguekin?? Ze iritzi dezu bigarreunguek diƱonai buruz? PNV-kuek ta beste hainbat holakotxiek zeate komenidanan aurrien bakarrik azaltze zeate! Ta gero esan eskubide urraketa danak salatzeituzutela!!

independentzia | 2006-05-22 : 13:05

20.000 gazte 2006ko GAZTE TOPAGUNEAN, Independentziaren alde borrokan. Independentziaren aldeko proiektu politikoa ezin dugu bermatu gaur egungo marko "demokratikoan", ez delako demokratikoa. Euskal Herritarron hitza eta erabakitzeko eskubidea zapalduta daudelako.
500 gazte, Donostia, Gasteiz eta Bilboko SEGI gazte erakundeak deituriko kontzentrazioetan. "Gazte borrokaz,INDEPENDENTZIA" lemapean PSE eta PNV-ko egoitzen aurrean. PNV-ko Balzak debekatuak. Zipaioen eskutik egurra emanez sakabanatuak, 11 gazte atxilotuak, hainbat jipoituak,... Manifestatzea, oinarrizko eskubidea dena, PNVk urratua.
Ahaztu gabe Batasunako mahaikideei nola deitu zaien deklaratzera Audientzi Nazionalera Batasunako agerraldi publiko bat egitearren, BAKE PROZESUA al da hau?
Hau da PNV-k eta PSE-k Euskal Herriari egiten dioten bake eskeintza.
ONARTEZINA!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu